Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitorrezin izond ezin aitortu dena.

Lan-eremua ez zian eskas, gehienek txantajerako behar diren bi baldintzak betetzen baitituzte: sekretu aitorrezinak eta kontu korrente pollita.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 388. orr.

Esamesek ziotenez, Hermannen aitak fabore aitorrezinak egin omen zituen soldadutzatik libratzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 106. orr.

Bizitzak zentzua izan dezan, krimen larri aitorrezinak egin beharko dira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 417. orr.

Baditugu grina asegaitzak, joera ilunak, ahultasun aitorrezinak, apetaldi inozoak, frustrazio ezkutuak, barne-aldaketa irrazionalak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 130. orr.

Erran dezadan, bidenabar, zeure baitan ezkutatzen diratekeen misoginia, pedofilia, manikeismo, xenofobia, judeomasonismo eta bertze hainbat grina aitorrezin islatzen direla aski ontsa liburuxka ziztrin horretan.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 19. orr.

Halako barne-poz aitorrezinaren bulkadaz, presidentea eriz erakusten zion polizia lagunari: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 35. orr.

Esan diat geroago ulertu nuela egiazaletasunean bere babeslekua bilatzen duena beldur izaten dela, ea egunen batean bizitza ez ote zaion benetako sekretu aitorrezinez beteko.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 173. orr.

Halakoak entzutean, Sedó doktoreak hainbat hilabete lehenago esandako hitz mingarriak -mingarri bezain aitorrezinak- datozkio burura senarrari.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 145. orr.

Halako batean, bertako abadeek harrapatu eta gogotik egurtu zituzten, bekaturik aitorrezinena egin balute bezala, odola atera arte.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 131. orr.

Ez literaturaren historia, baizik eta alboko zurrumurruarena, eguneroko idazketarena, hain arin iraungitzen dena, ezen obraren estatusa ez duen sekula bereganatzen edo berehala galtzen duen; azpiliteraturen azterketa, almanakaena, aldizkari eta egunkariena, arrakasta iheskorrena, egile aitorrezinena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 156. orr.

"Aitorrezinezko mina egiten du", dio Arresek.  Berria - Kultura   2006-04-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus