Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sakristaua atxilotzen edo hartzen dute bortizki; nahi diote aitorrarazi urreria hori non atxikitzen zuen gorderik. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 117. orr.
Aitorrarazi nion, Floraz eta Rosaz gainera, beste emakumeren batekin, beste emakume askorekin, harremanak izan zituela. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 261. orr.
Bien bitartean, alkatea pentsatzen ari zen zer-nolako torturaz aitorraraziko zion ustezko delitua eta zein heriotza motaz hilaraziko zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 858. orr.
Beste batzuk, berriz, sotilkiago, hutsaren eta garbi-distira zorrotz-zorrotzaren bitartez aitorrarazten dute beren nagusigoa: hala egiten omen zuen Mussolinik Venezia Jauregian. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 258. orr.
Postari hura atxilotu zuten zenbait egun lehenago eta gutunak nork pasarazten zizkion aitorrarazi zioten. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 50. orr.
Aitorrarazi arte zigortzen ditugu, sekula ez luzeago. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 180. orr.
Neure herri Israeli santu naizela aitorraraziko diot, eta ez diot utziko neure izen santua gehiago belzten. Elizen arteko biblia Ez 39,7
Eta gure mende hartuko dugu han zer dabilen aitorrarazi arte. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 92. orr.
Mutikoek oinazetu egin zuten hil baino lehenago, dirua non zeukan aitorrarazteko. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 202. orr.
-Zin egin iezadak deusek ere ez diala aitorraraziko ez nor haizen, ez nora hoan! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 61. orr.
Norbait ederki zafratu bide zuten haien guzien aitorrarazteko. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 49. orr.