Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitorleku 1 iz elizetan, bekatuen aitorpena egiteko lekua.

Eskuin aldean, berriz, errenkan jarritako aitorlekuetan, fraideak jendea konfesatzen.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 72. orr.

Elizako aitorlekuen aurrean ere jende ilarak daude aitortza egiteko zain.  Berria - Kultura   2004-08-07

Marmar apal bat irteten zen itxitako aitorlekuetatik. aski izan da ziurtasun hau, arindurik eta esperantzaz beterik altxa nadin aitorlekutik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 299. orr.

Deliberatu zen noizbait ere, hurbildu zen aitorlekuko sarera, eta, ikaraz, Jesukristo nire jauna esaten hasi zen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 201. orr.

Herri batean egin zuen egonaldia esplikatu zuen, batailoia eliza batean sartuta, bideak elurrarekin igaroezinak zeudela-eta ezin mugiturik, jateko babarruna besterik ez eta komuntzat aitorlekua zutela.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 158. orr.

Aitorleku baten barnean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 199. orr.

Eskuin aldean, itsua den paretaren kontra, zurezko aitorleku apal bat.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 131. orr.

Eta zer esanik ez zuek, psikoanalistok: aitorlekuetako apaizak bezala, morboso hutsak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 126. orr.

2 irud/hed

-Egun batean, batez ere, sagardoa ekarri ziguten -esan zuen frantsesak-, eta sagardoa alde batetik eta babarrunak bestetik, hainbesterainokoa sortu zen, non ilaran jarri behar izan baikenuen aitorlekuaren aurrean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 158. orr.

Denboraldi bukaeran gertatu ohi denez, Gonzalo Anton Alaveseko presidenteak jokalariak banan-banan hartu ditu "aitorlekuan", eta garbitu ederra eman dio aldagelari.  Berria - Kirola   2004-06-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus