Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitorle 1 iz lekukoa, eskuarki erlijiozko lekukotasunaz mintzatuz; konfesorea.

Karlos II.a "Sorgindua" deritzan erregearen aitorlea izan zen Aita Froilan.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 136. orr.

Andre Ageda, emakume ahula, fanatikoa eta gaixobera, oso nortasun eskasekoa, aspaldiko neskameren baten mende egoten zen beti etxeko gauzetan, eta aitorlearen mende berriz auzi espiritualetan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 46. orr.

Kristoren aitorle honen merezimenduz berpizturiko hildakoez mintzatzera noa, eta adi egoteko eskatzen diet entzuleei zein irakurleei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 436. orr.

Kristoren aitorle ospetsu Frantzisko jaun santua Jaunaren 1226. urtean igaro zen bizitza honetatik, urriaren 4an, larunbatez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1102. orr.

Ez zen batere erraza aitorleentzat eta konfesatzera zihoazen emakumeentzat amarru honi ihes egitea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

2 errentaren aitorpena egiten duen pertsona.

Aitorleek gusturago osatuko dute errentaren aitorpena aurten.  Berria - Ekonomia   2004-04-30

75.000 aitorpen positiboak izango direla aurreikusten dute, eta aitorle horietako bakoitzak ordaindu beharko duen batez bestekoa 1.186 euro dira.  Berria - Ekonomia   2004-04-24

Tratamendu hobea egiten dio seme-alabadun familiei eta adineko aitorleei.  Berria - Ekonomia   2004-04-24

Aitorleei 412 milioi euro itzuliko dizkiete Bizkaian.  Berria - Ekonomia   2004-04-30

Aitorleak lehen baino %15 gehiago dira, higiezinen kapitala %12, eta ondasunen handitzea %45.  Berria - Ekonomia   2006-04-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta aitorle (3); kristoren aitorle (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus