Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aitorkizuna ere bada, oroimena landu eta aitormen batzuk egiten dituenez. Berria - Kultura 2004-12-01
Aitorkizun moduko batzuk egiten aritu arren, badira zenbait kontu lotsa antzeko bat ematen didatenak, ez dakit oso ondo zergatik. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 114. orr.
Jendeak besteak haiek bezalakoak ote diren jakin nahian irakurtzen ditu hainbeste eleberri, biografia, aitorkizun eta oroitzapen-liburu. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 145. orr.
"Et toujours l'épine est sous la rose", irakurri du orain alargunak, arrosapean beti arantza, Rousseau zaharrak, Aitorkizunak idazten ari zela, osorik gogoratu ezin zuen txikitako abestiaren bukaera. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 127. orr.
Hil aurreko egunean erakutsi zidan liburu zahar hura: San Agustinen Aitorkizunak. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 34. orr.