Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aitonenseme iz leinuz gizarte egoera jasoa zuen eta bere lanetik bizi ez zen pertsona.
Irakurtua dut zerbait hemengo historiaz: Obanos hirian bildu zirela hamalaugarren mendean aitonensemeak, erregearen botereari ihardukitzeko. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 47. orr.
Madril aldetik-eta bere jatorriaren berri galdezka etorri den asko disgustu galanta hartuta itzuli dela, espero zituen euskaldun leinargi eta aitonensemeen ordez sasiko eta parte txarreko arbasoak aurkituta. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 91. orr.