Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aitetama pl aita eta ama.
Lindaren aitetamak Dominique eta Marie Claire NASCIET dira. Herria 2004-07-15
Haurra 1977an sortu zen Pozo de Banfielden eta bere aitetamak desagertarazi zituztelarik, Mercedes Fernandez bikoteak alabatzat hartu zuen, antza, bere benetako jatorriaz jakinean izan gabe. Berria - Mundua 2004-03-31
Gure aitetamek onartzen zuten holako larderia, elizaren menean izaiteko heziak baitziren. Herria 2003-07-24
Ezkontza gizon-emazteen arteko zerbait izan da orai arte, bereziki haurren algarrekin altxatzeko egina, aitetamen artean. Herria 2005-07-14