Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aberaste 1 iz aberats bihurtzea.

Aberaste bat ekartzen badu, eta hau molde baikorrean, sobera gauza badira ezagutzen ez ditugunak, artarik gabe aitzinatzeko.  Herria   2002-10-10

Baltasar Garzon epailea "legez kanpoko aberaste, genozidio eta estatu terrorismoagatik jazartzen ari da judizialki".  Berria - Mundua   2004-12-14

Azken batean, aberaste pertsonalaren aldeko prozesu ilegalak baino gehiago, nire ustez, eskura dituzten mekanismoen baliatzea izaten da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

Inoren lanaren etekinetatik bizi denaren aberaste kontrolgabea, bere gisa pentsatzen eta morroi izan nahi ez duenari behartzen zaion isiltasuna, gezur sistematiko eta kalkulatua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 174. orr.

Merkataritza-jarduerek eta aberaste-fenomenoek sortzen zuten mesfidantza.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

2 irud/hed Segurtasun Kontseilura eramaten bada auzia, uranioaren aberaste prozesua maila industrialera bultzatuko dugu.  Berria - Mundua   2006-03-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aberaste prozesua (4); uranioaren aberaste (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus