Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitatu, aita(tu), aitatzen du ad aipatu.

Erlojuari begiratu zion, seiak hogei gutxi, seietan zen hileta, berandu ailegatuko ziren baina ez zuen ezer aitatu.  Berria - Kultura   2004-04-11

Dendan izan zenik ere ez zuen aitatu.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 83. orr.

Harremana etetea, ezta aitatu ere, ia ez diogu elkarri hitzik egiten eta.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 52. orr.

Ezkondu eta eliz-sartzeko kontua aitatu zidatenean, argi asko esan nion entzun nahi izan zuen guztiari: "nahi ordurako ez naiz gizonarekin lo egiten jarri!".  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 79. orr.

Gaurkoa bezalako egunetan Idoiaren ama damutu egiten da alabari gerra zibilari buruzko kontuak aitatu izanaz.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 35. orr.

Aitatzeko datorrena Landakandak aitatuko du ondoen ondorengo urteetan, Lajaren lagun dela.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 75. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus