Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitatiar izond aitaldekoa, aitaren antzekoa.

Zuk, aita, egiaren asmatzaile horrek, zuk damaizkiguzu agindu aitatiarrak, eta zure liburuetan, oi guren, erleek baso loretsuetan dena zurgatzen duten bezala, guk ere urrezko hitzak bazkatzen ditugu, urrezkoak, beti ere bizitza iraunkorraren txit duin direnak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 167. orr.

Hain sentimendu aitatiarra erakutsirik, bogatir bati dagozkion balentriak egiten jarrai zezan uzten zion Mokii Kifovitxi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 356. orr.

Estatu mota ezberdinak bereizten ditut: monarkia, aristokrazia, demokrazia, aginte aitatiar eta despotikoa; nola ezartzen diren erakusten dut eta euren arteko abantailak eta eragozpenak alderatzen ditut.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 50. orr.

Eta semea, naski, aitatar! -erran zuen amak, kezkati.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 97. orr.

Bereizketa honetatik bi Estatu mota sortzen dira: bata naturala, aitatiarraren eta despotikoaren kasuan bezala; eratua, bestea, politiko ere deitzen duguna.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 108. orr.

Besaulkia arrunta da itxuraz, aitatiarra eta erosoa dirudi.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 233. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus