Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lana, aitatasuna, familia. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 61. orr.
Ezkontza publiko eta erazkorik gabe, seme-alabatza kontu guztiak ezerezean geratuko lirateke; amatasuna, beti agerikoa; aitatasuna, aldiz, inoiz ere ez. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 74. orr.
Labur esanda, 1989.urtean Annie Parmentier-ek Marcel Martinen aitatasuna aldarrikatu zuen bere alaba Isabellentzat Auzitegiaren aurrean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 234. orr.
Azen ontzeko, komisario politikoa zen eta, zer gerta ere sobera kantatzen ez bazuten ere, saratar gutik onesten zuten gobernu haren legea indarka inposatzeko etorria zenak ez zuen, iduriz, harekin ezkontzeko ez eta aitatasunaren aitortzeko xede izpirik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 172. orr.
Desiratu gabeko aitatasuna. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 141. orr.
Alde batetik, Annie Parmentier antzezle ohia, bere alaba Isabellen aitatasuna Marcel Martini egozten ziona, eta, bestetik, Hélène Daudet, haren alargun gaztea, aztarna guztien kontra, bera ere senarrak beti eutsi zion ezezkoari irmo atxikitzen zitzaiona. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 233. orr.
Harryk uko egin zion aitatasunari. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 60. orr.
Baina aita ez zegoen aitatasunaren esperientziarik ez zuèn gizon haren aholkuak entzuteko prest: [...]. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 58. orr.
Aitatasunaren ikerketa mugatu egin zen, ez, ordea, arrazoi moralen eraginez, baizik eta prestutasun gutxiko emakumeek gezurretan salatutako gizonen ohorea salbu uzteagatik, alegia, jabegoa salbu edukitzeagatik. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 241. orr.
Isabelle sortu zen garaian, haren amak aktore eta kantariaz gainera bazuen beste maitalerik ere, eta beste hari, harreman estuagoak edo iraunkorragoak zituelako, egotzi zion aitatasuna. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 243. orr.
Bere jainkozko aitatasunaren egitez bere baitan biltzen da berezko adimenez, eta bere burua osotasunean kontenplatzen duenean, argi eta garbi aztertzen du bere betierako izaeraren leizezulo esentziala. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 38. orr.
Oso sakon sartu beharko litzateke haren barruan aitatasunezko nahitasunen bat topatzeko. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.
Gizonek harriturik hartzen ninduten, altxatzen ninduten eta kontu batzuk ere egiten zizkidaten, eta ni, falta zitzaidan aitatasun dosia jasorik, pozarren itzultzen nintzen amarengana. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 58. orr.
Lan erreforma aurrera doa eta aitatasun baimena luzatzeko bi aukera proposatu dizkie Espainiako Gobernuak patronalari eta UGT eta CCOO sindikatuei. Berria - Ekonomia 2006-02-07
Bikote homosexualen aitatasun edo amatasun gaitasuna ukatzen dutenek umeak jarri ohi dituzte aitzakia bezala euren arrazoiak nabarmentzeko. Berria - Harian 2006-01-29
Honako eskubideak bermatzeko: osasun eskubidea, komunikazio eskubidea, hizkuntz eskubidea, hezkuntza eskubidea, ama eta aitatasun eskubidea eta askatasunerako eskubidea. Berria - Euskal Herria 2006-05-10
Gizakiaren anaitasuna Jainkoaren aitatasunetik zetorren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 392. orr.
Niri zegokidan Gertakarietako kazetari saldoarendako izendapen gordin horren aitatasuna. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 399. orr.
Mississippiko eta Chicagoko bluesman askok rock-and-rollaren aitatasuna aldarrikatu ahalko lukete, eta baita Bill Haleyk, Little Richardek eta rockabillyaren sustatzaile ugarik ere. Berria - Kultura 2004-07-06
Kreazio orijinala edo obra erabat pertsonala izatea baita idazki baten aitatasuna erabakitzeko irizpidea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 39. orr.
Hantxe esku hartu zuten Analisiaren benetako bi sortzaileak: N eta L, Newton eta Leibniz, aita etsaiak, beren aitatasuna onartua izan zedin elkar suntsitzen ibiliak! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 367. orr.
Aitatasun baimena luzatzeko bi modu proposatu ditu Madrilek. Berria - Ekonomia 2006-02-07
Aitatasun baimena amaitu eta eskolak ematera itzuli zenean jakin genuen hori. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 47. orr.
aitatasun baimena (4); amatasun eta aitatasun (3)