Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitasantutza iz aita santuaren eginkizuna eta kargua.

Gregorio Handiari dagokionez [...] Praefectus Urbi izan ondoren, administrazio sekularra utzi egin zuen eta, Kasiodororen jarraibideari segitzeko, Erroman zuen arbaso-jauregia monasterio bihurtu zuen; honela, bere itxaropenaren eta desiraren kontra, aitasantutzaren sortzaileetako bat bihurtu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 90. orr.

Horrelako tragediarik ospetsuena Hildebrandoren aitasantutzaren historia da, eta Azterlan honen lehenagoko pasarte batean ikusi dugu nola Hildebrando amildegira eraman zuen itxuraz ezinbestekoa zen kausa eta efektuen kateaketak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 135. orr.

1414 eta 1418 artean Europa kristautu guztia egon zen batzar erlijioso-politiko handi baten mende, bilkura horrek, izan ere, azkenean Aitasantutzaren Zisma egoera samingarriari bukaera ematen zion bitartean, mahai gainean jarri baitzuen -oraingoan inolako emaitza positiborik gabe- Elizaren barne-erreforma erabateko baten premia eta exijentzia: Konstantzako Kontzilioa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 70. orr.

Aita santuak berak deitu zituen ospakizun honetara, 1228. urtean, bere Aitasantutzako bigarren urtean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 532. orr.

Asisen emana, abuztuaren 9an, gure aitasantutzako hamaikagarren urtean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1187. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus