Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aitaren, semearen! Hau ere entzun egin behar! Emakume honek okerrera hartzen du dena. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 56. orr.
Minutu baten buruan, Christophek berriz egin zuen "Aitaren" eta erran zidan: Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 144. orr.
Aitaren: bekokitik bularrera eta ezkerreko besaburutik eskuinekora egiten den gurutzearen seinalea. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 38. orr.
Aitaren eta semearen egiteko tentazioa izan du, baina parean duen begi pareak kendu dio gogoa. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 96. orr.
-Aitaren eta Semearen...! - protestatu zuen amak, ohi baino sutsuago eta beroago. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 372. orr.
Ez da batere ergela; aitaren batean aditzen du dena. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 241. orr.
Txitxikov aitaren batean biluzi zen, eta Fetiniari eman zizkion janzki guztiak, bai kanpokoak eta bai barrukoak, eta Fetiniak -berak ere gabonak emanik- han eraman zituen estalgarri busti haiek guztiak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 75. orr.
Ez zekien, ordea, Sangarre, Ivan Ogareffen espioia, eszena haren xehetasun batzuez ohartu zela, dena aitaren batean gertatu bazen ere. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 292. orr.
Erreketak, lehorteak, lur axala eurien eta haizeen mende uzten dute: hautsak eta lur-hondarrak erreka eta ibaietara doaz, aitaren batean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 285. orr.
Egiazkotzat jo zituen bere hitzak, aitaren egin eta isilik geratu zen, begiak itxirik, antzerki hartan zentzumen guztiez parte hartu nahi ez zuela adieraziz. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 252. orr.
Altxatzerakoan belauniko gelditu zen, eta aitaren egin zuen, argi ahularen konoan ikusi nuen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 61. orr.
-Behin eta berriz "aitaren" eginda ere; ez du ez nire buztanik bere bizarretarako izango gero, eta eman beharko dit bai nire isatsa; lotsatzeko da eta, hemen lurrean botata nire senarrarena ikusita; orrazea alegia, nire isatsean zintzilik jartzen nuena. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 74. orr.
Aktoresa bat are okerragoa iruditzen zitzaion aitaren egiten zuen emakume bat baino. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 31. orr.
Aitaren egiteko zorian egon zen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 357. orr.
Arrautzak jarritakoan, Aitaren egin eta Purgatorioko arimen alde errezatu behar da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 102. orr.
Azken errespontsoa luze agin zitzaion Markoxi. "Zoazte Jaunaren bakean" entzunaz batera, aitaren egin eta eliz atarirako bidea hartu zuen, kaxa atera baino lehen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 164. orr.
Gorritu da, aitaren eginez egin du aterantz, urten egin du. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 155. orr.
Amak, berandu baina hasieratik egin behar zuena hori zela gogoratu izan balu bezala, aitaren egin zuen presaka. Berria - Kultura 2004-10-23
Carmen Guerra alderdikideak, berriz, aitaren egin zuen, Konstituzioaren liburukotearen aurrean. Berria - Euskal Herria 2004-04-04
Aitaren egin, eta gelatik irten ginen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 21. orr.
Aitaren egin zuen harrira arrimatu aurretik; zerurantz goratu zituen begiak gero. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 97. orr.
"Aitaren" egin zuen Aita Sainduak eta erran zidan: Jauna! Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 26. orr.
Gero, ispiluaren aurrean alkandoraren paparrekoa jantzi, sudurzuloetatik ateratzen zitzaizkion bi iletxo kendu, eta, aitaren egin orduko, txilar koloreko frak izpildun baten barruan sarturik zegoen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.
aitaren batean (80); aitaren egin (47); aitaren egin arte (3); aitaren egin eta (11); aitaren egin gabe (1); aitaren egin genuen (1); aitaren egin orduko (1); aitaren egin zidan (1); aitaren egin zuen (19); aitaren egin zuten (1); aitaren eginarazten dien (1); aitaren eginda (2); aitaren eginda ere (1); aitaren eginen zuen (1); aitaren eginez (8); aitaren eginez egin (1); aitaren eginez ekin (1); aitaren eginez eraso (1); aitaren eginez eta (1); aitaren eginik (1)