Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitalehen 1 iz pertsona itzaltsua, komunitate batean eragin eredugarria duena. ik patriarka.

Hasieran, eskola errealistaren aitalehentzat hartu zuten denek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 9. orr.

Han dago, Graçako muinoa, dorre garaienaren aurrean, eta Campo de Santa Clararanzko lur beheratua, han egin zuen kanpamentua On Afonso Henriquesek bere gizonekin, gure gizonekin, nazioaren aitalehenak, zeren hauen arbasoak, goizegi jaio izanaren kariaz, ezin izan baitziren portugaldarrak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 162. orr.

Munduarekiko nire eskemetan Australopitekoa Aitalehena zen, Patriarka, euskararen lehen hiztuna, eta berarekin gu denok zilbor-hestez loturik.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 27. orr.

Gizon autoritario hark, ondorengorik gabeko aitalehen hark, inguruan aholkulariak, bizkarzainak, abokatuak eta bankariak baino ez zituen gizon hark, ez zion, inondik inora, era hartan zabaldu inori bihotza; Grosrouvreri bakarrik, beharbada; baina ez, noski, hain hunkiturik eta hain zintzo.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 479. orr.

Kolko Mitxoleta zen gure arteko onena, gure argi gidaria, Belengo izarra; gure aitalehena, jakinduriazko iturri agortezina, begiratu beharreko ispilua, eredu gorena, aita pontekoa.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 6. orr.

2 irud/hed

Metamorfosiak daude Piztiaren izena liburuko bizpahiru ipuinetan, eta deabrua da -metamorfosiaren aitalehena- bertako glosen ardatza.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 98. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus