Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitakoi 1 izond aita onari dagokiona.

Kartzela honetako zuzendariak badu joera presoan aurrean, moduluz modulu egiten dituen bisitetan-eta, aurpegi aitakoia eta itxura ulerkorra azaltzeko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 175. orr.

2 (adizlagun gisa)

Nik hogeita bost urte bakarrik nituen eta zahartuxeak iruditu zitzaizkidan, garaiz kanpoko igaliek duten kolore zurbil eta ajatuarekin, hain urduri eta adeitsu emakume gazte batekin zeudelako eta hain aitakoi aldi berean, aholku bat beti pronto ezpainetan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 185. orr.

Horrelakoetan, gizasemeok begiradarekin bakarrik zuzendu ohi gatzaizkio emakumeari edo, oso gaztea bada, babesle eta aitakoi hurbiltzen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 78. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus