Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure amaren ama zenari "amandrea" esaten genion guk, eta "aitajauna", berriz, amaren aita zenari. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 79. orr.
Eta gaitzerdi aitajaun irudikatuko balute, baina ez, sasoi beteko gizonezko irudikatuko dizute gehienek. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 80. orr.
Larunbat gauerdian zein haize zebilen jakiteko gure aitajaunak lastargia pizten zuen, kea nora, haizea hara...! Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 171. orr.
Duela hilabete batzuk nire lehengusu baten bataioan aitajauna izan nintzen. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 185. orr.
Marlon Brandok Aitajauna filmean bezala. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 40. orr.
Euskarak ez du horrelakoetan generorik markatzen, eta batera zein bestera egin zezaketen, berez, gure zaharrek, eguzkia amandre zein aitajaun irudikaturik. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 80. orr.
Aitajaun itzaltsua hartu du, gainera, idazle bataiatu berriak, Joseba Sarrionandiak egin baitio hitzaurrea Eta handik gutxira gaur liburuari. Berria - Kultura 2004-06-19