Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitagure iz Aita gurea hitzez hasten den otoitza.

Aitagure bat errezatu zuen, isilpean.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 31. orr.

Gauero Aitagurea errezatu eta gurutze santua egin zezala eskatu zion.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 191. orr.

Beste herri batzuetan, egun honetan, etxeko aziendei, isatseko buztan-puntak mozten zizkieten, eta ile-zurda horiek bedeinkatu eta erre, Aitagure bat esaten zen bitartean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 55. orr.

Goizero amak saski bat bete ogi eta sagar edo gaztainaz beteriko poltsatxo bat ematen zidan, aitak denok larrainean errenkadan jarri eta ozenki Aitagurea esanarazten zigun.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 24. orr.

Eta Aitagurea kantatzen zenean, gure haurtzaroko doinu horrekin, oso hunkituta sentitzen nintzen.  Herria   2005-02-17

Gaztetako marxistari umetako katolikoak aurrea hartuko balio, berriz, halaxe eskatuko nioke Jainkoari aitagurean: [...].  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 110. orr.

Onenean aitagure zati bana egokituko litzaieke.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 77. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitagure bat (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus