Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Donostiako aisialdi, jai eta kulturako jarduera guztietan. Askoren artean «Rataplan» - 28. orr.
Tokian tokiko berezitasunak (janzkera, aisialdi, zaletasun eta antzeko alorretakoak) etengabe suntsitzen dituen masifikazio prozesutik atera behar da elikadura lehenbailehen. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 91. orr.
Atsekabez nekusan aisialdi hura finitzen ari zela, nahiz arras gostuko nuen; eta aisialdia luzatzeko, mariskalaren emaztea neure etxera gonbidatu nuen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 271. orr.
Dirudunek haurren eskola eta aisialdia bermatua zuten. Berria - Harian 2005-12-09
Urtegian aisialdia kudeatzeko gune egokia izan behar omen dute. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 79. orr.
Aurreko sailean aipatu dira euskalkia erabil daitekeen esparru zenbait: aisialdia, irakaskuntza, lan arloa, herri hedabideak, administrazioa eta literatura. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 181. orr.
Instituzioetatik bideratzen den aisialdia kontsumista da erabat, ez dituzte gazteak kritiko izatera bultzatzen. Berria - Harian 2006-04-21
"Aisialdia eta kontsumitzeko beharra nahastea" egotzi zien merkataritza guneei, eta gaitzetsi zuen herriak hustuko dituela "munstro handien lehia jasanezinak". Berria - Ekonomia 2004-11-09
Orain, ordea, ez bakarrik nagusiak aisialdia eman behar zizun, atseden hartzeko; ordaindu egin behar zizun, gainera, aisialdia! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 396. orr.
Nola hezi gizarte oso bat aisialdiaz gozatzen jakin dezan? Berria - Gaiak 2004-03-03
Hezkuntzan baino diru gehiago gastatzen dutelako aisialdian. Berria - Harian 2005-09-10
Euskharanek, batez ere, aisialdian eta oporraldian eskaintza egiteko ahalegina egin du. Berria - Euskal Herria 2004-04-21
Anaietako batek, aisialdian nahiz lanean, anaien artean hitz hutsal edo alferrikakorik esango balu, behartua dago "Gure Aita" bat esatera, otoitzaren hasieran eta bukaeran Jainkoaren Gorespenak esanez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 618. orr.
Horrenbestez, ordu asko pasatu nituen bakarkako aisialdian, edo, modu dotorean esanda, "il dolce far niente" praktikatzen. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 87. orr.
Aisialdian eguraldiak duen garrantzia ere azpimarratu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-07-21
Arte lanak, eraikinak, aisialdiarekin lotutako ekintzak,... horietan guztietan ikusiko dugu ordenagailuaren eskua, horrela hitz egin baldin badaiteke behintzat. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 118. orr.
Aisialdiaren esparruan erakusketa ibiltaria antolatuko du Anasapsek. Berria - Euskal Herria 2006-02-01
Aisialdiaren sektorea enpresa multinazionalen hazkundearen paradisu bihurtu da. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 75. orr.
"Jostatze-praktika" horiek hartuko lukete aisialdiaren zati handi bat irratiaren eta telebistaren aroan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 398. orr.
Aisialdiaren sirena hotsa entzun bezain laster, Ogasun egoitzaren parean zegoen kafetegira abiatu zen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 106. orr.
Inork ez zuen "opor" hitza esaten, aberatsen hitza baitzen hori, "aisialdi ordaindua" baizik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 396. orr.
Diru gehiago poltsikoan alferrikakoa zen haientzat aisialdi gehigarriari uko egitearen ordainetan irabazi behar baldin bazuten, hau gabe ez baitzuten astirik izango gastatzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 386. orr.
Nola erabiliko zuen gizadiak etorkizuneko aisialdi unibertsal hau? Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 397. orr.
Benetako aisialdia, filosofo greziarren arabera, "atseden aktiboa" da. Berria - Euskal Herria 2004-08-21
Ez zuen uste emakumea larregi kezkatuko zuenik senarraren alderdi ezkutua ezagutzeak, gizona aldikako aisialdi haiekin nahikoa bazuen bederen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 50. orr.
Laster abiatuko diren udako oporretan, Uda Leku elkarteak ohi duen bezala euskarazko hainbat aisialdi proposatuko ditu. Herria 2003-06-26
Herritarrek batez beste bi ordu eta 39 minutu pasatzen dituzte aisialdi pasiboan, duela bost urte baino 15 minutu gutxiago. Berria - Euskal Herria 2004-02-26
Bestetik, "aisialdi aktiboa, kirola egitea edo Interneten nabigatzea. Berria - Euskal Herria 2004-02-26
Aipatutako helburuak betetzeaz gain, informazio, zerbitzu, aisialdi beharrak gero eta aseagoak dituela euskal prentsan. Berria - Euskal Herria 2004-02-20
Larrienak traba arkitektonikoak dira, leku askotarako sarbidea galarazteaz gainera oztopoak ipintzen dizkigutelako duintasunez hezkuntza jaso, lana topatu edo aisialdi zerbitzuak gozatzeko. bertako egoitzetan bizi diren aitite eta amamentzat animazio programak garatu eta aisialdi aukerak eskaintzea da auzolandegian dabiltzanen egiteko nagusia. Berria - Euskal Herria 2004-12-04
Instituzioek eskaintzen duten aisialdi ereduarekin ez zaudete ados? Berria - Harian 2006-04-21
Frantzian aisialdi zentro laikoak biltzen dituen Franca izeneko elkarteko kideak dira. Berria - Harian 2005-12-09
Aisialdi gune horretan era guztietako ekitaldiak antolatu ziren, hala nola zezenketak, aizkolari txapelketa eta kontzertuak. Berria - Euskal Herria 2006-01-18
Asmoa, saltokien eremuaren alboan aisialdi toki erraldoi bat egitea da. Berria - Euskal Herria 2004-10-01
Gurasoek ere erabil dezakete etxean, baita aisialdi taldeek edo elkarteek. Berria - Harian 2005-12-04
Engaiamendu hori hartu dutenetan: 21 komertsio eta eskulangintza, 5 jatetxe, 12 kultur, erakaskuntza eta aisialdi elkarte, 6 osasun maileko, kirol elkarte bat (Ñapurrak) eta Posta. Herria 2005-02-17
Zuk -esan genion-, gauzak izpiritu arin eta azalekoaz aztertzen dituzu, eta liburu bat, antzinakoen eta oraingoen gidari, ulertzen duzula uste duzu, horri edanari eta ohaidetzari kenduriko aisialdi unetxo batzuk eskaini dizkiozulako, berori historia edo poesia liburu bat balitz bezalaxe. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 45. orr.
Orobat hartu behar da kontuan bidaia-bulegoak eta ostalaritza, aisialdi-parkeak eta komunikabideak (prentsa-bulegoak, egunkari eta telebista- kateak) bezalako jardueren nazioartekotzea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 75. orr.
Droga kontsumitzeko testuingurua (gazteen gau aisialdia) eta kontsumitzeko motibazioa (ondo pasatzea eta arazoetatik ihes egitea batik bat) aldatu egin dira. Berria - Euskal Herria 2004-04-18
Orain, aisialdi taldeetan jarri ditugu indarrak. Berria - Euskal Herria 2004-06-27
Gurasoek ere erabil dezakete etxean, baita aisialdi taldeek edo elkarteek. Berria - Harian 2005-12-04
Izatek uste du batez ere aisialdiko arrantzagatik hil nahi dituztela hegaztiak. ETC-prentsa Berria, 2007-11-30
Aisialdiko arrantza edo kirol arrantza plazeragatik edo lehiaketa modura egiten den arrantza da. ETC-entziklopedia Aisialdiko arrantza, Wikipedia
aisialdi gune (3); aisialdi gunea (3); aisialdia eta (11); aisialdia eta kultura (3); aisialdian eta (3); aisialdirako aukera (3); aisialdirako eta (5); aisialdirako gune (4); eta aisialdi (5); eta aisialdia (5); eta aisialdirako (11); gazteen aisialdia (3)