Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aberaskume (ETCn 197 agerraldi) 1 iz adkor pertsona aberats gaitzesgarria.

Niretzat Ziburuko aberaskume bat baizik ez da izan beti Leon.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 124. orr.

Zer edo zer iluna zegoen mutil harengan, uxatu egiten gintuen zerbait; aberaskumea zen, gainera.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 59. orr.

Brooklyngo zubia eraiki aurretik transbordadore bat zen East River zeharkatu eta aberaskumeak Manhattandik beren udako etxaldeetara eramaten zituena.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 89. orr.

Hitz-jario errazeko aberaskumeak zeuden eskolan, oso aurreratuta zeuden irakurtzen eta idazten ikasteko kontuetan, izan ere, aberatsek oso txikitatik bidaltzen dituzte beren semeak eskolara, eta pixka bat koskortu orduko irakasleek bezala hitz egiten jakiten dute.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 76. orr.

Gure aita hasi zitzaion esaka gizagaixo hutsa zela kosta ahala kosta hankak estali nahi zituelako galtza luzeak eramaten dituzten aberaskumeen antzera, eta gure familia lur jota utzi nahi zuela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 16. orr.

Tonto-harroak eta aberaskume parrandazaleak besterik ez dago hemen. ezeren ardura hartu nahi ez zuen aberaskume jolastiak Errusiako agintea nork eraman behar zuen garbi ikusi zuen: Dimitri Paulovitxek izan behar zuen Errusiako lurralde guztietako tsar bedeinkatua.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 262. orr.

2 (izenondo gisa)

Frantzisko, beraz, aberaskumea da, nahiz eta haren izaerak antz gutxi duen aitarenarekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 25. orr.

Arrazoi guztia dauka: bolketako neska haiek dira mutil aberaskume haien trofeoa.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 68. orr.

SoHo berri bat bihurtuko da East River ibaiaren bestaldeko gune hau ere, artista aberaskumeentzako leku bat.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 181. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus