Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aisatu, aisa(tu), aisatzen du ad erraztu.
Hasieran, oharkabez, guhaurek aisatzen genion egitekoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 91. orr.
Josuk lan aferak zirela-eta egiten zituen kanporaldiek aisatu zizkigun gauzak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 118. orr.
Zeren eta azkenean, gure haurrer ez da aise erraitea gure hautetsien imobilismoak aisatü düala holako egintza bat, berehala hogeitabost urte düan ikastola baten kontre. Herria 2005-02-27
Hirian egiazko erdigüne baten eraikitzea, horrek beitü alkarrekilako bizitzea aisatüko. Herria 2001-02-08