Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

airostu, airos(tu), airosten da/du ad ipar alaitu, bizitu.

Arratsalde apalean, karrikak airosten ziren ipar haizearen edo itsas haizearen menturan, baina gauaz egunaz bezalako sapa zen, eta ez zen soleitze handirik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 197. orr.

Berriz ere irriño batek airosten zion aurpegia baina berriz ere haatik negarra ez zuen urrun.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 97. orr.

Bi partida eder beraz eta biziki besta giro alegera,Beñat Elizondoere han bere musikari lagun zonbaitekin, bazterrak kartsuki airosten zituztela!  Herria   2005-10-06

Badu jadanik hogoi urte Beñat Elizondo eta hunen lagunek bazterrak airosten dituztela Euskal-Herri guzian, Musika eta dantza bazterren airosteko.  Herria   2005-08-04

Zarpai-Banda eta Kaskarot-Banda taldeak ere han ziren bazterren aintzina airosteko.  Herria   2004-10-21

Erakusketa bat da, jadanik asko hiritan izana, eta hamar bat joko erakusketa horren beztitzeko eta airosteko.  Herria   2004-02-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus