Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Soweto-ko 32 gaztek, neska ta mutiko, zer trebezia, zalutasuna eta airostasuna erakutsi duten beren dantza eta kantuetan, tam-tam erne batzuek lagundurik! Herria 2002-08-15
Ederki joan da iragan larunbatean DONIBANE LOHITZUNEN eta ZIBURUN muntatu Atun-besta, bi herri horietako hogeita-zonbait elkarte partzuer eta denak omore onean! Afaltiarrak milaka eta gaitzeko airostasuna! Herria 2004-07-15
Etxean berean, bagenuen lore, bai ezkaratzeko mahaiaren erdian, bai sukaldeko tximiniaren gainean, eta ahal zuelarik, logeletan ezartzen zituen tulipa, edo margarita, edo jasmin batzuk, beti, airostasun eta usain ona ematen zutenak. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 72. orr.
Hori guzia goxoki ospatu dugu, lehenik Angeluko Herriko Etxeak eskaini hurrupaldiarekin, gero Angeluko portuan, Charly Labat hazpandarraren "Les Terrasses du Port" ostatuan egin dugun bazkari hautarekin, beti bezala omore onean eta kantuen airostasunean. Herria 2003-04-17
Gabriel harro eta zoriontsu sentitu zen orduan: zoriontsu, Gretta berea zuelako; harro, haren airostasunaz eta emazte onaren jarreraz. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 320. orr.
Aratsaldeko 6etarik goiti izanen da airostasun handia, trikititxa eta txalaparta besteak beste. Herria 2004-07-15
Urdiñarben Chistera ostatuan iragan dira ezteiak airostasun haundienean. Herria 2005-07-14
Jokalariak egundoko atletak dira eta erakusten duten airostasuna eta jagitasuna ikusgarriak dira. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 135. orr.
Gure Maruxaren airostasuna! Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 173. orr.
airostasun handia (6); da airostasun (3)