Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aireratu, airera(tu), aireratzen 1 da ad lurretik edo uretatik goratu, airera joan.

Lertxun hauskara bat aireratu zen ibaitik eta bidelagun izan genuen puska batean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 105. orr.

Hipogrifoa aireratu egin zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 335. orr.

8'30etan aireratu zen, sei ordurako erregaiarekin.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 13. orr.

Haserre gorriak hartuta, gerrarako oihua egin eta zutoihala aireratu zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 138. orr.

Hegoak astintzeko indarra bildu, hala ere, eta aireratu egin zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.

Erleak, iraintzat hartu bide zuen hura, aireratu eta hegan joan baitzen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 112. orr.

Soldaduek begiak ireki zituzten, betzuloak niniz betez, eta gero, lehen akordeak aireratu ahala, itxi egin zituzten berriro.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 58. orr.

Aireratu eta gora eta behera hegaldatu da alboko habeartean; harik eta, azkenean, zabalik duen atea topatu eta joan egin den arte.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 16. orr.

Murmurio gozoa aireratzen segitu zuen emazteak, haurra altzoan kulunkatzen zuela: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 188. orr.

Aireportutik aireratutako hegazkinean doan emakumezko bat irudikatu du alargunak, eta alaba Londresen duela.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 83. orr.

Belarrira iritsi zitzaiena esku soinu batek aireraturiko musika izan zen, habanera bat.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 212. orr.

Itsasontzi espainiarra ondo-ondotik iragan zitzaion, ur-aparrak aireratuz, branka landu dotorea erakutsiz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 56. orr.

2 du ad barreiatu.

Hemen agertzen da kazetaritza horia, Beizamako jendea nola bizi den eta baserritarren arteko harremanak edo amodio kontuak ere aireratuko dituena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 287. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus