Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
British Airwaysen Londreserako BA 485 hegaldia ordubiak eta berrogeita bost minututan abiatu da Sondikako aireportutik. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 11. orr.
Sondikako aireportuan aerotaxia alokatu eta arratsaldeko zazpiak pasata Espainiako Kongresuan zen Juan Etxebarria Gangoiti UCDko diputatu bizkaitarra. Berria - Euskal Herria 2004-10-20
Hegazkina bere orduan aireratu zen Madrilgo aireportutik, 06: 45ean. Berria - Euskal Herria 2004-05-12
Bi hegaldi egin behar izan ditut Torinotik Triestera heltzeko, eta bien arteko hegazkin-aldaketa azkar bat Erromako Fiumicino aireportuan ordu erdi bateko tarte doian. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 41. orr.
Iruñeko Noain aireportuan ere bidaiari kopuruak gora egin du. Berria - Euskal Herria 2004-08-13
Ordu gutxira Frankfurteko aireportuan gaude, inora ez doazela diruditen bidaiariz betetako leku moderno eta hits batean. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 9. orr.
Goizeko seiak hamar gutxi ziren hegazkinak Miarritzeko aireportuan lur hartu zuenean. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 48. orr.
Kilometro batzuk hegoalderago zegoen aireportua, eta handik aireratutako hegazkinen bat ikusten zuen inoiz zeruan diz-diz. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 9. orr.
Mugimendu gutxiko aireportua da Caselle, Torino bezalako hiri bati legokiokeena baino askoz ere txikiagoa. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 9. orr.
Aireportuan aparkatu, hangarra zabaldu, eta harro seinalatzen du bere hegazkina: motor bakarreko Cessna Cardinal zuri-gorri txikitxo bat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 115. orr.
Hegazkina heldu zen ordurako iritsi nintzen ni ere aireportura. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 131. orr.
Aireportura lagundu eta ama-semeak hegazkinean sartzen ikusi nituenean, ezerezak irentsi zidan barrena. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 106. orr.
Heathroweko aireportura iristeko hamabosten bat milia falta zirenean bat-batean auto-ilara erraldoi batekin egin zuten topo autobidea zabaltzeko egiten ari ziren obra batzuk zirela medio. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 255. orr.
Autobusez egin dut aireporturainoko bidaia. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 83. orr.
Aireportuko langile eta enpleatu gehienak falta ziren haatik, laneko tenoren gainetik makur baitira aireportua kudeatzen duen erakunde bereziarekin, hots beren nagusiarekin. Herria 2001-01-18
PPk aireportuko pista 196 metro luzatu nahi zuen. Berria - Euskal Herria 2006-01-31
Hemen ere badira pobreak, jende koloreduna, iluna, zu baino ilunagoak behintzat, aireportuko pasaporte kontrolean gelditu dutena bezalakoak. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 76. orr.
Aireportuko hall nagusian zeuden biak eserita. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 144. orr.
Haurtzaroko oroitzapenak, aireportu inguruko mendiak bezala, urruti gelditzen hasi zaizkizu eta beldurra ematen dizun zulo modukoa ari zaizu irekitzen barrenean. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 15. orr.
aena espainiako aireportuak (6); aireportu bat (5); aireportu batean (8); aireportu batetik (4); aireportu berria (5); aireportu eta (9); aireportu hori (5); aireportu militarrera (3); aireportu modernoa (3); aireportu ondoan (4); aireportua da (3); aireportua eta (5); aireportua ez (4); aireportua handitzearen (3); aireportua handitzeko (10); aireportua handitzeko asmorik (3); aireportua itxita (3); aireportua kudeatzen (3); aireportua kudeatzen duen (3); aireportuak ere (3); aireportuak eta (8); aireportuak eta airezko (5); aireportuak ez (3); aireportuan atxilotu (8); aireportuan atxilotu zuten (4); aireportuan bertan (4); aireportuan dago (3); aireportuan ere (4); aireportuan eta (8); aireportuan ez (6); aireportuan izan (4); aireportuaren aurkako (3); aireportuaren inguruan (4); aireportuaren inguruko (3); aireportuaren pista (6); aireportuaren pista handitzearen (3); aireportuen arteko (4); aireportuen kudeaketa (5); aireportuen kudeaketa generalitatearen (3); aireportuetan eta (8); aireportuko aparkalekuan (6); aireportuko aparkalekuko (5); aireportuko arduradunek (5); aireportuko beste (4); aireportuko gune (5); aireportuko hall (3); aireportuko pista (6); aireportuko segurtasun (3); aireportura bidean (3); aireportura eraman (4); aireportura eramango (3); aireportura heldu (4); aireportura iristean (4); aireportura iritsi (7); aireportura iritsi zen (3); aireportura joan (12); aireportura joan beharra (3); aireportura joan nintzen (3); aireportura joateko (7); aireportura zihoan (3); aireporturainoko bidaia (3); aireporturako bidean (6); aireportutik airatu (3); aireportutik atera (5); aireportutik gertu (3); aireportutik hurbil (6); baa aireportu (3); bagdadeko aireportuaren (3); bartzelonako aireportuan (3); bilboko aireportua (3); bilboko aireportuan (3); bilboko aireportuko (3); bruselako aireportuan (6); charleroiko aireportua (3); dagoen aireportu (3); du aireportu (3); eko aireportuan (3); espainiako aireportuak (7); espainiako aireportuak eta (7); eta aireportu (3); eta aireportua (4); eta aireportuak (8); eta aireportuan (3); eta aireportuaren (4); eta aireportuen (3); eta aireportuetan (3); eta aireportuko (7); eta aireportura (4); fiumicino aireportuan (3); forondako aireportua (3); forondako aireportuan (3); gasteizko aireportua (3); heathrow aireportuan (3); hiriburuko aireportuan (6); hondarribiko aireportua (23); hondarribiko aireportua handitzeko (5); hondarribiko aireportuak (4); hondarribiko aireportuan (11); hondarribiko aireportuaren (10); hondarribiko aireportuaren pista (3); hondarribiko aireportuko (4); hondarribiko aireportuko pista (3); jfk aireportuan (3); kairoko aireportuan (3); ko aireportuan (4); loiuko aireportua (3); loiuko aireportuan (3); loiuko aireportuko (8); loiuko aireportuko aparkalekuan (4); loiuko aireportuko aparkalekuko (4); loiuko aireportura (4); loiuko aireportutik (4); madrilgo aireportuan (3); miarritzeko aireportua (3); miarritzeko aireportuak (3); miarritzeko aireportuan (25); miarritzeko aireportuko (10); miarritzeko aireportura (9); miarritzeko aireportutik (7); nazioarteko aireportuan (3); noaingo aireportua (3); noaingo aireportuan (10); prateko aireportuaren (3); roissyko aireportuan (5); sondikako aireportuan (3)