Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aireko 1 iz ipar hegazkina.

Baziren bi aireko mota, batzuk italianoak, besteak alemanak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 145. orr.

Oraino aipatzen ahal genituzke Dornier eta Messerschmitt aireko motak, denak herio hedatzaile izigarriak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 146. orr.

Aireko talde bakoitzak bere hiri partea suntsitzen zuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 115. orr.

2 aireko armada

Ordu batzuk lehenago, Hamaseko bi militante zihoazen auto bat tirokatu zuen Israelgo Aireko Armadako hegazkin batek.  Berria - Mundua   2004-12-29

AEBetako marineekin batera, Silicon Valleyko teknologien segurtasuna bermatzen duen ukabil ikusezina da lurreko, itsasoko eta aireko armada.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 31. orr.

Talde horretako pilotuak Espainiako Aireko Armadako ofizialak direla azpimarratu zuen, eta erakustaldietan ez daudenean C-101 ehiza hegazkinetako pilotu izango direnak trebatzea dela haien egitekoa, "erasorako abioiak gudetan erabil ditzaten».  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

Kapitain graduarekin Aireko armadako eskola teknikoko irakasle izendatu zuten.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 9. orr.

3 aireko bidaia

Pasa den larunbatean Flash Airlines Egiptoko hegazkin garraio konpainiako Boeing 737 bat Itsaso Gorrira erori eta 148 bidaiariak hil zirenetik, aireko bidaia agentzien segurtasunaren inguruko ika-mika piztu da.  Berria - Mundua   2004-01-08

Celestine Perissinotto Suitzako Zibilen Hegaldietarako Bulego Federaleko eledunak herenegun esan zuenez, Flash Airlines aireko bidaia konpainian arazo teknikoak zeudela, eta ez finantza arlokoak.  Berria - Mundua   2004-01-07

Hori ez da izan, baina, Erresuma Batuko aireko bidaia enpresak AEBetarantz doan hegaldia ezeztatzen duen lehen aldia.  Berria - Mundua   2004-01-03

4 aireko espazio

Urte hartan, berrogeita bostean, alemanek ez zuten jadanik menpean gure hiriaren gaineko aireko espazioa.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 15. orr.

5 aireko garraio

Iraganean hori ez zen beti egingarria izaten, sektore honetako adar handi gehienak estatuaren monopolio zirelako: elektrizitatea, ura, telekomunikazioak, aireko garraioak, bankuak, aseguruak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 75. orr.

6 aireko gerra

Aireko gerraren dentsitatea? Hauts izpiak katedral batean! Hauts izpi geu ere, beste hamarka edo ehunka hauts izpi ari gara guregana erakartzen, beharbada.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 64. orr.

7 aireko indar

Aireko indarrak hurbildu ezinean, tankeen sabelpean dinamita, berrogeita hamabost egun eta berrogeita hamabost gau iraun zuen borrokak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 136. orr.

Gatazka suspertzen ari ziren aireko indar haiek uxatzeko, Frantziskok Silvestre anaia, usoa bezain xalo zen gizona, bidali zuen mezulari gisa bere aurretik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 777. orr.

8 aireko korridore

Etxe eta jauregiak ziruditen, batzuk besteen gainean jarriak, metalezko babilonia bat, arintasun hindukoa, hutsaren gainean egindako terraza esekiek, aireko korridoreek, zubi hegalariek zeharkatzen zutena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.

9 aireko linea (corpusean ez dago; ETCn 108 agerraldi)

Aireko lineen jabego eta kontrol arauak zein ere segurtasunekoak harmonizatzea bilatuko dute, besteak beste. ETC-prentsa   Berria, 2003-06-26

Aireko lineak jarri zituzten arte arrastaka eramaten zuten materiala alde batetik bestera. ETC-prentsa   Berria, 2008-03-13

Atzo, Lan eta Tam aireko lineek Santiagotik Argentinako aireportuetara zituzten hegaldi guztiak eten zituzten. ETC-prentsa   Berria, 2011-06-08

Lurpeko eroanbideak, hoditeriak eta aireko lineak eremu publikoetan barna igarotzen dira. ETC-prentsa   Berria, 2019-10-23

Errepidearen galtzada mugatzen duen kanpoko lerrotik eraikinen lerrora debekaturik daude eraikin berri oro, bai eta zerbitzuko aireko lineak, telekomunikazio zutoin edo dorreak paratzea ere, gurutzatzeak salbu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Nafarroako errepideei buruzko Foru Legea, Nafarroako Parlamentua, 2007

Era berean, lautadak, mendikateak, haranak, kostaldea eta abar zeharkatzen dituzten eta hiri handiak inguratzen dituzten aireko linea handiek ere eragina dute ingurumenean, ikusizko inpaktua eragiten dute behintzat, geroz eta gehiago kontuan hartzen dena. ETC-zientzia, zuzenbidea   Energia elektrikoaren sistemen analisia eta operazioa, Askoren artean, EHU, 2010

Horiek eraikinetik gertu izan daitezkeen transformadore, aireko linea elektriko edo trenbideetan izan dezakete jatorria. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikuntzaren biologia, Garbiñe Pedroso / Inhar Agirrezabal, UEU, 2014

Airelinea, aireko linea, aire konpainia edo hegazkin-konpainia karga edo bidaiariak, batzutan baita animaliak ere, hegazkin bidez garraiatzen dituen aireko bidaien enpresa bat da. ETC-entziklopedia   Airelinea, Wikipedia

Garcia Egotxeaga lehendakariordeak erraten zuen nazio bat sortzeko bi gauza baitezpadakoak direla: aireko linea propioa ukaitea, eta orkestra nazionala. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 218 zbk., 2017 - urtarrila_ otsaila

10 aireko linea elektriko (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Aireko linea elektrikoak energia elektrikoa garraiatzeko edo/eta banatzeko erabilitako egiturak dira. ETC-entziklopedia   Energia elektrikoa garraiatzeko aireko linea, Wikipedia

Horiek eraikinetik gertu izan daitezkeen transformadore, aireko linea elektriko edo trenbideetan izan dezakete jatorria. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikuntzaren biologia, Garbiñe Pedroso / Inhar Agirrezabal, UEU, 2014

11 aireko nabigazio

Gipuzkoako Foru Aldundiak errefusatu egin ditu Aena Espainiako Aireportuak eta Aireko Nabigazio erakundeak Hondarribiko aireporturako dituzten asmo berriak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-31

12 aireko posta (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Maletan sartzea ahaztutako gauza batzuk aireko postaz bidaltzea nahi zuen. ETC-literatura, saiakera   Segundorik luzeena, Bil S. Ballinger (Xabier Olarra), Igela, 2009

Mende erdi batez egon dira han, Aireko Posta Zerbitzuaren urrutiko geltoki bateko hangarrean ahantzitako posta-zakuen antzera. ETC-literatura, saiakera   Dora Bruder, Patrick Modiano (Monika Etxebarria), Igela, 2015

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

airekoen kontrako (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus