Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
airbag iz automobiletan eta, segurtasun gailua, istripu bat gertazen denean automatikoki puzten den poltsa batek osatua.
Alboetako airbag-a, bai ala ez? Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 84. orr.
Amak, berriz, gorputz osoan ditu kolpeak eta oinazeturik du, eta segurtasun gerrikoak zein airbag-ak sorturiko erredurak ditu aurpegi eta bularraldean. Berria - Euskal Herria 2004-08-24
Bihar Europako Espazio Agentziak bidalitako zundak duen bereizmen handiko kamera erabiliz saiatuko dira zientzialariak Beagle 2 robotaren paraxutak eta airbagak ikusten. Berria - Gaiak 2004-01-08
Oinetako airbagaren medioz oinak bide gogorrean goxoki jartzen zaizkit. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 26. orr.
-Zenbat airbag dauzka honek, Guisfredo? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 106. orr.