Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

airatu, aira(tu), airatzen 1 da/du ad aireratu; hegaldatu, desagertu; hautsaz eta kidekoez mintzatuz harrotu.

Miarritzetik airatu zirenetik, hogei bat oren pasa zituzten hegazkinetan baita ere Parisko aireportuko pasabideetan itxoiten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 53. orr.

Segidan azpiletik jauzi egin zuten xoriek, lumaz estali ziren, airatu eta kantuz hasi.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 90. orr.

Edurne airatua zen. Ni okindegira joan bitartean alde egina noski.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 263. orr.

Haizeak airatzen duen orbelaren marmarra.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 16. orr.

Alargunak ere ikusia zuen zeruan gora airatzen, errausturik, bere bizitzaren parte handi bat.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 79. orr.

Pozaren pozez, ene buruko min eta kezka guztiak airatu zitzaizkidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 174. orr.

Gauza gehiago ere banuen papertxoan idazteko, baina ez dut nire intimitatea airatuko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 373. orr.

Lainoa han-hemenka airatzen hasia zen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 131. orr.

Ez da kontzientziaren azpitik airatzen hegaldaka; kontzientziatik, kontsignapetik, agindupetik mintzo da ezinka.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 16. orr.

Atorraren loditasunak ez zion haize hotzari bide handirik mozten eta barneko berotasuna segidan airatzera uzten zuen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 176. orr.

Baina beldurra airatu da, apezlarruaz beztitua nintzela neretu dudalarik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 35. orr.

Lur gorrailezko bidean, orain, goizetan hain goxoa denean, tenore honetan zangoek errautsik ez baitute airatzen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 77. orr.

Pinpirinak bai, nonahi eta noranahi airatzen direnak, askatasunaren sinbolo, arintasunaren ikur, hisialdi batak edo besteak han edo hemen pausatzen dituela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 59. orr.

Ordu berean etxeko murru, ate eta leihoak Xabina maitearen aurpegi alai bilakatu dira eta akidura airatu zait.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 27. orr.

Beren hegal haundiekin lurra jotzen baitute, eta toki zelaian ezin aisa airatu.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 88. orr.

Bakartasuna, larru-gosea, hauts gorri zutoinak airatzen eta begiak itsutzen zituzten haizeak- Haren alaba eta biok zainak airaturik ginen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 44. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Del Valle zer edo zer erantzuteko puntuan egon zen, baina, hobeki pentsatuta, irentsi egin zituen eztarrian gora igo zitzaizkion hitz airatuak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 84. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

airatu da (12); airatu dira (10); airatu ere (3); airatu eta (3); airatu zait (5); airatu zauku (4); airatu zen (12); airatu ziren (4); airatua zen (5); airatuko dira (3); airatzen da (3); airatzen dira (3); aireportutik airatu (3); berehala airatu (3); eta airatu (3); gora airatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus