Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

airarazi, airaraz(i), airarazten da/du ad ipar airera jaurti, airatzera behartu.

Coumet auzapezak bere aldetik Xinako "Davidium" zuhaitz berezia du landatu, urtxo andana eder bat lau haizetara airarazi aintzin.  Herria   2003-05-22

Larunbatarekin eginen dira Ortzaizen ekintzak: aratsaldeko 4 orenetan, Ortzaize, Arrosa eta Bidarraiko haurrak elgarretaratuko dira berek marrazkitu baloi batzu airarazteko.  Herria   2003-11-27

Harri pikor eta errauts airaraziz, Piarres-en aratsalderoko martelu eta zizel ukaldiek eman diote emeki-emeki forma eder bat harri lauzari.  Herria   2001-08-09

Gizona kontuar gibelean, zut-zuta zegoen, estrategia hitza ahots indartsuagoz airarazi zenuen batez, landerra susmatuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 86. orr.

Gizonak irri zaparrada ozena airarazi zuen, Louise hapa-hapa hurbiltzen zitzaiolarik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 225. orr.

Handik laster Mikelen txistua erantsi zitzaion musika-taldeari, herriko xantreak bere ahots sakonaz, hitzik gabeko kanta batzuk airarazten zituela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 320. orr.

Lehen aldikotz, Hatsa eta Maiatz elkarteko literaturazaleak, Mikelazuloko-en partaidatzearekin, lotu dira paperezko ostoetatik abartxoetako ostoetara olerkiak airaraztera.  Herria   2003-09-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus