Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aipatzeke adlag aipatu gabe.
Leizarragarena aipatzeke, bi eten edo iraultza nagusi obratu dira gure literaturan. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 162. orr.
Izenik aipatzeke, Simon Azkue egiazko jainko txiki bat dela adierazi nion, bere zizare erreinuaren gainetik. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 185. orr.
Ez dira halaber aipatzeke geldituko sentikortasunaren ondorio makurrak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 16. orr.
Hobe dik alferrikako hamar perpaus izkiriatzea, perpaus garrantzitsu bat aipatzeke uztea baino; axolarik gabekoa dirudiena usu garrantzizkoa izaten baita. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 330. orr.