Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aipatzearren adlag aipatzeko.

Adibide bat aipatzearren, Ernest Hemingwayren Madrilgo denboretako Antonio Ortega kapitain eusko-errepublikanoa "militarki matxinatua izan delako" akabatuko dute.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 106. orr.

Egia, kronologian behintzat parekoa izango litzatekeen kasua aipatzearren, diruzale edota doilorrari "judua" deitzen zaiola oraindik, eta normaltzat ere jo daitekeela irainen bizitza luzea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 78. orr.

Kontu bakar bat aipatzearren, umorea baino ez dut aipatuko: adituek diotenez, gaur egungo iragarkietan %80a pasatxok umorea darabil aldez edo moldez.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 143. orr.

Conrad, Kundera, Gordimer, Atkwood edo Benedetti, bakar batzuk aipatzearren.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 189. orr.

Jendearentzako ezagunenak aipatzearren, liburudendek esate bateko, % 20a, edo bestela esan, 600 pezta irabazi dute liburu bakoitzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 20. orr.

Hori, ikerketaren alderdi jostagarria ez aipatzearren, askoz atseginagoa baita biren artean bakarka baino.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 68. orr.

Hori, ez aipatzearren hainbat egokiera, bizitzak ezinbesteko dituen eta beste planetetan, ez Marten ez Venusen ez bestetan aurkitzen ez ditugunak: ura.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 33. orr.

Ba omen dira katuen tamainako arratoiak, beste piztia batzuk ez aipatzearren.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 145. orr.

Muturreko bi joera baizik ez aipatzearren, jarrera hauek ere izan dira, besteren artean: [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 286. orr.

Lakatos-ek edo Laudan-ek -historizisten arteko filosofo goren bi baino ez aipatzearren- Kuhnen gai-zerrenda berriko oinarriari aurre egiten diote, testuinguruen arteko ukazioari, alegia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 157. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baino ez aipatzearren (4); baizik ez aipatzearren (5); bakar bat aipatzearren (3); bakarrik aipatzearren (3); bat aipatzearren (13); batzuk aipatzearren (11); ez aipatzearren (29); kasua aipatzearren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus