Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aipagarri 1 iz izond aipatua izatea merezi duena.

Aipatzekoa da hori, orduko Euskaltzaindia apaizez betea baitzen, apaizak izaki, beste salbuespen laiko aipagarri batzuk kendurik, euskararen garrantzia historian zehar serioki hartu duten ia-ia bakarrak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 125. orr.

Ahalegin horien emaitzak aurki ikusiko ditugu, mementoz esan dezaket enpresa aipagarri ugarik interesa azaldu digutela.  Berria - Ekonomia   2006-01-27

Ekonomiak agintzen duen globalizazioaren azpian beste fenomeno aipagarri bat gertatu da: aurreko mendeetan ez bezala, haustura politikoa gertatu da munduan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 185. orr.

Europako gainerako inperio kolonialetan, Indiaren salbuespen aipagarria eginez, metropolietako inbertsioak aski apalak ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 56. orr.

Difusio bidez ere ur kopuru aipagarri bat galtzen da larruazaletik (litro erdi inguru egunean).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 76. orr.

Indoeuropar familia, esandakoaren adibide aipagarria da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 248. orr.

Benetan aipagarria Michaelek etxean burua galtzen dueneko eszena.  Berria - Kultura   2004-09-19

Anai Markardok hasitako bideari jarraitu zion eta hiru urte eta hilabete batzuez gobernatu zuen probintzia modu aipagarrian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1142. orr.

John Hullek, Touching the Rock autobiografia aipagarrian, bere buruaz hitz egitean, gartsuki ematen digu aditzera ia erabat "denboran bizi dela" itsua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 133. orr.

Mikel Strogoffek eta bi kazetariek trabarik ez zuten izango hain hiri aipagarrian ibilgailurik aurkitzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 169. orr.

Neurri aipagarrikoa da, 253 metroko luzeera eta 28 metroko zabalera baitauka eta bere gillatik puntu gorenera 50 metroko altuera baitu.  Berria - Mundua   2004-03-24

Eta hori da nobelak duen gauzarik aipagarrienetakoa.  Berria - Kultura   2006-02-21

Alde horretatik, daturik aipagarriena da Lauaxeta ez zuela, uste zen bezala, Armadak fusilatu, Guardi Zibilak baizik.  Berria - Harian   2005-08-13

Artista nafarrak 30 urtean egin dituen eskultura sailik aipagarrienak bildu ditu BBK fundazioak Bilbon, haien artean, altzari eta enbor eskulturak.  Berria - Kultura   2006-04-07

Aurtengo bozen berezitasun aipagarriena, 3500 jendez goitiko herrietan lixta bakoitx gizon bezenbat emazte behar dela sartu, batto goiti-beheiti.  Herria   2001-01-25

Marie Rogêt izeneko neska gazte baten hilketa izan zen kasu aipagarrienetako bat.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 130. orr.

Agorrileko gertakari aipagarrienetarik izan da hauxe, Andredena Maria kari, Aita Saindua, nahiz higatua eta ezindua, Lurderat jitea beilari xume bezala.  Herria   2004-09-02

Jokalaririk aipagarrienak: Lealamanua'a (Sam.), Gonzalez, Betsen, Lievremont, Hariñordoki, Yachvili, Traille, Thion, Brusque.  Berria - Kirola   2004-10-22

Jatorriz serbiarra baina duela hainbat urte Frantzian bizi dena, eta han bere espresio musikala landu duena, egun jazz frantsesaren osgarri aipagarria bihurtu arte.  Berria - Kultura   2004-07-20

Honako hauek dira, bestalde, inguru-testuaren homogeneitate maila erabakitzen duten alderdirik aipagarrienak: [...].  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 146. orr.

Gaur egungo arazo politiko aipagarrienak zein diren adierazten saiatuko gara.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 8. orr.

Antolaketa egokia, eguraldi ezin hobea eta jendearen erantzun aipagarria (400 ikusle).  Berria - Kirola   2004-05-25

Hor ere, badira kontraesan aipagarri batzuk: 1971 arte, esaterako, andre suitzarrek ezin zuten botorik eman hauteskundeetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 45. orr.

Emakumeek lan aipagarria egiten dute ingurumenaren antolaketan eta garapenean.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 122. orr.

Dena den -eta hara hemen ñabarduraz jositako ikuspegiaren lekuko aipagarria-, interesen eragina ere azpimarratzen du Keynesek: [...  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 66. orr.

Logikaren ikuspegitik, greziar alfabetoa bereziki aipagarria da, 68. orrialdean ikusiko dugun bezala.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 54. orr.

Oraino argitara gabeko den Polit-en idatzien bilduma guziz aipagarria da, J.M. Satrustegi-ren arabera.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 194. orr.

Badira zenbait bertute ospetsu eta aipagarri, gizakiarengan Jainkoari bizilekua prestatzen diotenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 910. orr.

Ez dakigu zergatik halako talde jakin baten kide izatea meritu aipagarriagoa den, eta eskubide gehiagoren jabe egiten zaituen horrek, herriko hizkuntza jakiteak baino.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 73. orr.

Liburu asko, baina ezer aipagarririk ez.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 145. orr.

Aipagarriena, 1997 azaroan Retegi eta Tintin pilotariek jokaturiko lau t'erdiko finala.  Berria - Kultura   2004-09-28

Jones, McBryde eta Finau ditu jokalari aipagarri.  Berria - Kirola   2004-02-03

2 (izan aditzarekin)

Aipagarri dira, besteak beste, Noam Chomsky, Samir Amin, James Petras, Ricardo Petrella, Ignacio Ramonet edota Joaquín Estefaníaren lanak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 98. orr.

Mendearen hirugarren laurdena bukatze bidean dago dagoeneko, nahiz urte horietan oraingoz aipagarri diren hainbeste eta hainbeste gertakizun konta daitezkeen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 85. orr.

Neurriari buruzko atal hau amaitzeko, aipagarria da egungo plazaz plazako jardunean bertsoen ehuneko laurogeita hamarra, hasieran azaldu ditugun lau egituretan egiten dela.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 91. orr.

Auzi honi buruz aipagarria da halaber hainbat gaitzespen eta eraso jaso dituzten aldi baterako lan enpresen sorkuntza (gaztelerazko ETT laburduraz ezagunak direnak).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 124. orr.

Bada analisi honen funtsezko izaera erakusten duen beste zantzu garrantzitsu bat, aipagarria dena.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 95. orr.

Feuerbachen kasua da aipagarriena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 265. orr.

Agorrileko gertakari aipagarrienetarik izan da hauxe, Andredena Maria kari,Aita Saindua, nahiz higatua eta ezindua, Lurderat jitea beilari xume bezala.  Herria   2004-09-02

Eskertzekoa da hori, baina, pentsatzen hasita, tesia ondo idatzita egoteak ez luke agian aipagarri izan behar.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 136. orr.

Teatro mailan aipagarria zait Galizako teatroaren aldizkarian argitara eman zuen Os doces anos da guerra hura.  Berria - Kultura   2004-03-16

· Aipagarria Mozgovayaren lana.  Berria - Kirola   2006-01-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus