Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aipaezin izond ezin aipatuzkoa.

Orain aipaezina den harekin -nire alabaz erditu izan zen harekin- izandako elkarrizketa ezin penagarriago hartaz geroztik eduki izan nuen buruan hilaren hamabosteko data hori, baina Chowder Bentatik bat-batean alde eginez geroztiko gertakizun-zurrunbilo hartan, kezkatuegi ibili nintzen datak gogoan edukitzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 270. orr.

Eta ezin hura jabetzen zen haien gauez eta gorputzez, "han" aipaezin hartan ezereztu, mutildu, torturatu eta beharturiko gorputz gaixo haietaz batez ere, ezinezko ahanztura baterantz ihesi saiatzen baitziren bata zein bestea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 52. orr.

Nori aitortu, lotsarik edo errurik sentitu gabe, horren modu ilunean nahasirik ageri direlarik aipatu ezin diren, nahasmendu eta enbarazu horretan aipaezin sentitzen ditugularik betiere aipaezin irauten duten pasio horien zurrunbiloan bizi garela?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 14. orr.

Ez, ez gauza guzti-guztiena, ezabatu egin bainuen Marinaren eta beste idunekoaren istorioa (goibelegia, umiliagarriegia), ez nion orobat ezer esan aipaezinarekin izan nuen telefonozko elkarrizketaren gainean, eta Letra gorriminaren iruzurraren xehetasun mingarriak ere saihestu egin nituen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 276. orr.

Zerbait gertatzen da gela horretan, aipaezinezko zerbait: hor arima erauzten dute gorputzetik; une labur batez airean egoten da zintzilik bezala, bihurritzen eta kiribiltzen; gero hurrupatu bezala egiten dute, eta joanik da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 280. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus