Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina ez zen inor azaldu basotxo ainube hartan. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 95. orr.
Bidaia honetako paisajea bezain aldakor sentitzen naiz: noiz lehor noiz heze, noiz egutera noiz ainube, noiz bero noiz hotz. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 274. orr.
Nik ere horixe nahi nuen, papagorriaren beste alderdi ainube hori pittin bat azaldu, sinbologia errotuaren argi-itzalak elkarren aldamenean ipiniz. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 39. orr.
Haatik, ibilera ez bezala, makal duzu barnea, ainube gogoa, arima lohi. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 166. orr.
Eguzki aldera Baionako bide nagusi eta alaitsuak neurtzen du gure askatasuna; ainube aldera mendi baso, baserri-etxe zoragarriak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 54. orr.