Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herria asko gustatzen zitzaidan, aberatsa zelako, batetik, eta gainerakoen bestelakoa zelako ere bai: inguruan, alde batetik, aintziratxoak zituen, eta bestetik pinu eta izai tantai ederrak. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 80. orr.
Lehendabizi aintziratxoari bira eman zioten; orain izozturik zegoen, bentaren aurrean zabaltzen den harkaitz zulo handiaren barrenean; gero haran maindirea bezain argi eta alde guztietatik gailur elurtuez inguratuari jarraitu zioten. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 276. orr.
Aintziratxoa leun-leun zegoen distiraz izarpean. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 41. orr.
Zazpietan aintziratxo hormatu baten ertzean ginen, eta iluna zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 73. orr.
Parke batean igel erraldoi batek metroren bat luze zen sugea jan zuen eta aintziratxora jauzi egin zuen lasai, sabela bete-bete eginda. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 163. orr.