Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aberasgarri (ETCn 2.887 agerraldi; orobat aberatsgarri g.er.) 1 izond zerbait edo norbait aberasten duena, aberasten duena.

Orain arte neuk itzuli ditut neure lanak gaztelaniara, eta ariketa aberasgarria gertatu zait.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 379. orr.

Gaztelako koroarekin elkarlaguntza eta integrazio prozesu ezberdin eta aberasgarriak garatzeko.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 110. orr.

Artean gazte zarelarik, uste duzu mundua esperientzia aberasgarriz betea dagoela, hurrengo kale kantoian zain duzula txundituko zaituen emakumea.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 34. orr.

Beti uste izan dugu unibertsitate elebidunak aukera anitz eta aberasgarriak eskaintzen dizkiela ikasleei.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 198. orr.

Luriek (berrogeita hamahiru urte, poeta erromantikoetan aditua) esan zuen emakume gazte ikasleekiko esperientziak 'aberasgarriak' iruditu zitzaizkiola.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 75. orr.

Diferentzia aberasgarrien harmonia.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 161. orr.

Aurten, adibidez, oso uzta ona izan dela esango nuke, askotarikoa, hasi Neska politak artasoro alaiak lan xume baina ederrekin eta iritsi Kaukasiar kreazko borobila-k dakarren konplexutasun aberasgarri eta ikusgarrira.  Berria - Kultura   2006-03-03

Horra zergatik, hor dauzkagun oraino, gaur egun, aberasgarri eta irakurgai, orduko idazle handien obrak, Efrem, Pakomio, Atanasio eta grekoz idazten ez zuten beste asko.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 180. orr.

2 (izan aditzarekin)

Minbiziari aurre egitea ere esperientzia konparaezina eta aberasgarria da bizitzan, baina ez nau batere tentatzen.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 15. orr.

Kulturen arteko bereganatze eta barneratze hori aberasgarria da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 303. orr.

Kontraesanak denok dauzkagu, eta aberasgarri dira, baina kontraesan horiek denboran irauten dutenean, eta salbuespena zena zure bizitzaren oinarrizko arau bihurtzen denean, orduan sortzen da inkoherentzia.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 55. orr.

Eztabaida sutsua eta aberasgarria izan zen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 63. orr.

Hala ere, mendebaldeko jendearekin, batzuetan bakean eta besteetan gerran, bizi izandako denboraldi hura aberasgarri izan zitzaion, eta probetxugarri oso.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 170. orr.

Garbi dago aniztasuna ez dela beti aberasgarri.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 119. orr.

Esperientzia aberasgarria izan zela.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 74. orr.

Guretzat aberasgarria eta, bereziki, osasungarria da: ondo datorkigu urtean zehar elkarrengandik apur bat urruntzea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 90. orr.

Hemengo esperientzia aberasgarria eta positiboa izan zen haientzat.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 107. orr.

Horixe da, hain zuzen, etorkizuneko eginbeharra: egoera iraultzea, euskalkiak inoren "bereizgarri" izan beharrean, denon "aberasgarri" eta denon "gozagarri" izatea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 125. orr.

Bere hizkera ikasi nahi nuen: niretzat aberasgarria izateaz gain, bera nireganatzeko modua izan zitekeelakoan nengoen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 98. orr.

Eta, zer erranik ez, pertsonen baitako bakardade hautatua gozo eta aberasgarria izaten ahal da.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 13. orr.

Irratia, antzerkia eta bertsolaritza lantzea aberasgarriak dira, eta horiek salbatu dute ahozkotasuna gure ikastetxeetan.  Berria - Kultura   2006-01-21

3 (izen gisa) aberasten duen gauza.

Niri suspensezko literatura ez zait gehiegi gustatzen, amaieran gertatzen dena jakiteko desirak gehiegi baldintzatzen baitu irakurketa; hau da, bidaia presatia bilakatzen da, irakurleak paisaiaz gozatzeko patxadarik ez duena, testuaren aberasgarri oro gertatzen baitzaio azken orrira lehenbailehen iristea eragozten dion oztopoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 248. orr.

Gezurra nioke horrela ibilia damu dudala esango banu, denek ala denek eskaini baitidate aberasgarririk zerbait.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 95. orr.

4 (-en deklinabide atzizkiaren eskuinean)

Laukotearen aberasgarri, Etxepareko Jason etorri zen Arbideko musika eskolan ikasteko baliatzen zuen biolina kokospean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 320. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus