Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aintzat
1 aintzat eduki (ETCn 12 agerraldi) kontuan eduki.

Aintzat eduki behar dute hori, eta, ondorioz, "ahal den neurrian interesa duten lurrak mantenduz, eta, batzuk erabiliz gero, beste zenbait emanez".  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Horietan guztietan atseden bila ibili nintzen, baina paradisuko ate aurrean kerubina baitzegoen zutik gar distiratsua zerion ezpatarekin, ez nuen atsedenik aurkitu, harik eta Goi-goikoak Aitaren altzotik mundura jaitsi eta nire bila etortzea guztiz aintzat eduki zuen arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 921. orr.

Bazen hirugarren alderdi bat ere, aurreko biak nahasten zituena: laguna nintzen, ordurako bazenekien aintzat zinduzkadala, baina ez zenuen guztiz galdu laguna baino zerbait gehiago bilakatuko nintzen esperantza; nik ez nizun itxaropen hori inoiz hauspotu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 39. orr.

2 aintzat eman (ETCn 5 agerraldi) kontuan izan.

Argitasun hauek aintzat eta ontzat emanik, beraz, hondamen handiek astinduriko lurrak azalean dardar egiten du, denborak azpiko haitzulo izugarriak hondoratzen dituenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 425. orr.

3 aintzat hartu (ETCn 31.282 agerraldi) kontuan hartu; asumitu.

Aintzat hartuko ditugu ageriko lau horiek eta Cambacérès magistratua, berori izan baitzen kode proiektu zenbaitzuen egile eta maizenik ere, Napoleonen aholkulari errimea lege gorabeheretan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 13. orr.

Hura hil ondoren, berriz, don Pedro Hurtadok oso aintzat hartzen zituen haren bertute handiak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.

Gure eskemen arabera antolatzen dugu material berria, lehenagotik dakigunera egokitzen ez dena aintzat hartu gabe.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 86. orr.

Adar jotze xume eta la-gun artekoak izaten ziren, ez inola ere aintzat hartzekoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 33. orr.

Eskuizkribu hau aintzat hartuko duen argitaratzaileak nahigabe luzeen arriskuan jarriko du zalantzarik gabe bere burua.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 7. orr.

Jada ez naizela neu aintzat hartu behar dena.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 151. orr.

Berean jarraitzen zuten euskaltzainek, olerkaria aintzat hartu gabe.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 33. orr.

Gauza bat aipatu behar dut: nire egoera azaltzera bultzatzen ninduen nahiak ez zituen aintzat hartzen nire konfidenteen ideiak eta pentsa zezaketena.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 42. orr.

Liburua irakurtzeko orduan aintzat hartu beharreko zenbait ohar.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 19. orr.

Baina Del Valle ohituta zegoen bere bihozkadak aintzat hartzera.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 53. orr.

Erran zitekeen nire galderak mahaigaineratzen zuen arazoa lehen aldiz ari zela aintzat hartzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 223. orr.

Uste dut, bestalde, kontuok aski zehatzak direla, diru-sarreretan aintzat hartu baitut Enekok aurtengo fitxaketan izango duen igoera ere, %2, iaz hogei partida baino gehiago jokatu zituenez gero.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 120. orr.

Ezin nituen aintzat hartu beste lokalak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 186. orr.

Elkarri luze hazka egiteak, elkarrekin masturbatzeak bezala, txandakako jolasa aintzat hartzea eskatzen digu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 143. orr.

-Ezagutzen haut, Santxo -Don Kijotek erantzun- eta hire hitzak ez ditiat aintzat hartuko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 149. orr.

Norberaren sufrikarioak eta atsekabeak bestek aintzat hartu eta eskerturik ikustea bizkorgarria delako.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 55. orr.

Badirudi eskaintza aintzat hartzen ari dela.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 287. orr.

Ez fraideak bakarrik, herriaren zuhurtzia ere kontra neukan, "filosofia baino hobe da oilozopia" esaera zaharra aintzat hartzera behintzat.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 36. orr.

Beraz, galdera aintzat hartu eta ezetz erantzun behar izan nion.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 21. orr.

Interesgarria dateke duela zenbait urte dezifratu ahal izan nuen xehetasun txiki bat aintzat hartzea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 13. orr.

Luxemburg hizlari apartaren ustez, iraultzaileak gizarte aldaketak eta herriaren nahia aintzat hartu behar ditu, bestela, egitez, ez da etsaiaren kolaboratzaile baino.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 16. orr.

Ekinaldia zabaltzen ari zen; amorratua behar zuen izan, tiroketaren zalaparta aintzat hartuz gero.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 219. orr.

Artean ezagutzen ez bazintudan ere, aintzat hartzen zintudan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 41. orr.

Losintxatua sentitu zen; lehen aintzat hartu ez, eta orain arindu egin zen Ramsay andrearen hizketa saio harekin.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 17. orr.

Hiriko giro unibertsitarioak hainbesterako emango duela aintzat harturik, Padua edo Padua inguruko idazle gazteei buruzko zerbait topatu nahi nuen.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 73. orr.

Orduan ez nuen oso aintzat hartu, gure artean atertu gabe elkarri esaten dizkiogun azpizentzu sexualeko beste esaldi bat bezala ulertu nuen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 275. orr.

Haiek ez ziren guretzat aintzat hartzeko modukoak inoiz izan.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 9. orr.

Gaztea inguratu egin zitzaion, baina, zalantza une baten ondotik, bizkarrez jarri zitzaion, hitzik esan gabe, agurearen eskaria aintzat hartu gabe.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 20. orr.

Roboamek, ordea, ez zuen aintzat hartu kontseilarien aholkua; baizik eta berarekin batera hazi ziren eta bere zerbitzura zituen gazteei galdegin zien:  Elizen arteko biblia   1 Erg 12,8

Obra horretan gogor kritikatu zuen ordu arte oso aintzat hartua izan zen liburu bat eta horrek Gerrako Ministeritzaren gaitzespena ekarri zion.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 12. orr.

Jaffer zaulia da, hiztun bikaina; ezaguna eta aintzat hartua Hyderabadeko tren geltokiko langileen artean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 130. orr.

Bakanak baitira oso, zeremonia arteko hutsarte fin ttiki horiek aintzat hartu, eta gogoan iraultzika paratzen dituztenak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 90. orr.

Arratiako gizotso hori - betiere Barandiaranek idatzitakoa aintzat harturik - gizaki baten eta otso baten arteko sexu harremanaren ondorio zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 69. orr.

Berak haiek bizirik mantendu, eta haiek bera ez zuten aintzat hartzen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 338. orr.

Lanerako prest etorri ziren arren, bizitzaren bigarren erdian sarturik, bizimodu lasaia ere aintzat hartzekoa zen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 67. orr.

Axolagabea zara, lan-berri bat, ez duzu zeurea besterik aintzat hartzen, ez diozu batere baliorik ematen nire lanari.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 30. orr.

Baina hori hala bada, gizakia ez badute egin duenagatik soilik balioesten, egin nahi zuena ere aintzat hartzen bada, orduan... orduan martirien argi-koroaren mereziduna zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 64. orr.

Esatean ematen duen plazerrarengatik bakarrik balitz ere, merezi luke aintzat hartzea definizio horrek.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 7. orr.

Lewis Thomas-en iradokizuna aintzat hartzera, eragiten digun harridura-dosiaz neur daiteke lan baten interesa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 69. orr.

Ez da behar bezala aintzat hartzen belarriak oreka-organo gisa burutzen duen lan bikaina.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 128. orr.

Edozein gisaz, Mendigurenek desiraren eta desiratuaren artekoari, oro har, begiratzen badio ere, bereziki aintzat hartzen du tarte hori gure gizartean zehazki betetzen ohi duena: irudia alegia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 9. orr.

Inork ez zuen polizia-kontu hura aintzat hartu, eta Josu R, bere komentarioak besteei enbarazu egiten ziela konturaturik, isildu egin zen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 18. orr.

Gavoillek ez du aintzat hartzen bere burua, ez Israelek ere.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 144. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agintariek aintzat (5); aguirrek aintzat (4); aholkua aintzat (6); aholkua aintzat hartu (5); aholkuak aintzat (3); aintzat bere (3); aintzat ere (8); aintzat ere hartzen (3); aintzat eta (4); aintzat ez (47); aintzat ez hartzea (27); aintzat ez hartzeko (9); aintzat har (29); aintzat har ditzan (4); aintzat hartu (840); aintzat hartu arren (3); aintzat hartu behar (139); aintzat hartu beharko (44); aintzat hartu beharra (4); aintzat hartu beharreko (17); aintzat hartu beharrekoa (6); aintzat hartu beharrekoak (3); aintzat hartu dira (3); aintzat hartu ditu (23); aintzat hartu dituen (3); aintzat hartu dituzte (9); aintzat hartu dituztela (4); aintzat hartu du (45); aintzat hartu duela (4); aintzat hartu dute (15); aintzat hartu ere (10); aintzat hartu eta (68); aintzat hartu ez (31); aintzat hartu gabe (89); aintzat hartu izan (3); aintzat hartu nahi (21); aintzat hartu nire (3); aintzat hartu ondoren (3); aintzat hartu zituen (6); aintzat hartu zituzten (4); aintzat hartu zuela (5); aintzat hartu zuen (18); aintzat hartu zuten (9); aintzat hartua (24); aintzat hartua izan (3); aintzat hartua izateko (6); aintzat hartuak (13); aintzat hartuak izan (5); aintzat hartuak izatea (3); aintzat hartuko (135); aintzat hartuko dira (5); aintzat hartuko ditu (4); aintzat hartuko dituen (11); aintzat hartuko ditugu (4); aintzat hartuko dituzte (4); aintzat hartuko dituztela (5); aintzat hartuko du (6); aintzat hartuko duela (3); aintzat hartuko duen (5); aintzat hartuko dutela (4); aintzat hartuko ez (14); aintzat harturik (29); aintzat hartuta (408); aintzat hartuta egin (4); aintzat hartuta ere (5); aintzat hartuta eta (5); aintzat hartuta ez (4); aintzat hartutako (7); aintzat hartuz (178); aintzat hartuz egin (6); aintzat hartuz eta (3); aintzat hartuz gero (59)

aintzat hartzea (86); aintzat hartzea erabaki (4); aintzat hartzea espero (3); aintzat hartzea eta (8); aintzat hartzea ezinbestekoa (3); aintzat hartzeak (7); aintzat hartzearen (4); aintzat hartzeari (4); aintzat hartzeke (3); aintzat hartzeko (130); aintzat hartzeko eskaera (3); aintzat hartzeko eskatu (33); aintzat hartzeko eskatzen (4); aintzat hartzeko eta (4); aintzat hartzeko moduko (11); aintzat hartzeko modukoa (8); aintzat hartzeko modukoak (5); aintzat hartzekoa (23); aintzat hartzekoa da (12); aintzat hartzekoak (8); aintzat hartzekoak dira (3); aintzat hartzen (408); aintzat hartzen ari (5); aintzat hartzen bada (13); aintzat hartzen badira (3); aintzat hartzen badugu (10); aintzat hartzen ditu (13); aintzat hartzen dituela (4); aintzat hartzen dituen (3); aintzat hartzen dituzte (3); aintzat hartzen du (10); aintzat hartzen duela (6); aintzat hartzen duen (20); aintzat hartzen duena (5); aintzat hartzen dugu (4); aintzat hartzen dute (3); aintzat hartzen dutela (7); aintzat hartzen duten (12); aintzat hartzen eta (4); aintzat hartzen ez (48); aintzat hartzen salatu (7); aintzat hartzen zituen (5); aintzat hartzera (14); aintzat izan (4); aintzat izanda (3); aldaketak aintzat (4); aldarrikapenak aintzat (5); alderdiak aintzat (3); aniztasuna aintzat (6); aniztasuna aintzat hartuta (3); arazoak aintzat (3); argudioak aintzat (3); arte aintzat (4); arte aintzat hartu (3); aukera aintzat (6); aukera aintzat hartzen (3); aukera guztiak aintzat (3); aukera hori aintzat (3); aurrekariak aintzat (4)

aurrekariak aintzat hartuz (3); autodeterminazio eskubidea aintzat (7); auzitegi nagusiak aintzat (5); baina aintzat (9); baina aintzat hartu (6); baitira aintzat (5); bakarrik aintzat (4); bat aintzat (12); bat aintzat hartuta (3); batasuna aintzat (4); batasuna aintzat hartu (4); baterako aintzat (3); batzordeak aintzat (4); batzordeak aintzat hartu (4); batzuk aintzat (6); batzuk aintzat hartuta (3); behar bezala aintzat (4); behar da aintzat (7); behar dira aintzat (12); behar ditu aintzat (3); beharko ditu aintzat (3); beharrak aintzat (3); bereziki aintzat (4); berezitasunak aintzat (3); bezala aintzat (8); bezala aintzat hartzen (4); bidea aintzat (4); biktimak aintzat (3); biktimak aintzat hartu (3); borondatea aintzat (3); bozak aintzat (3); da aintzat (38); da aintzat hartu (8); da aintzat hartzen (8); dagoela aintzat (4); dagoela aintzat hartuta (3); datu horiek aintzat (3); datuak aintzat (11); datuak aintzat hartu (3); datuak aintzat hartuta (7); dela aintzat (36); dela aintzat hartuta (17); dela aintzat hartuz (8); dela aintzat hartzen (8); den aintzat (8); den aintzat hartuta (5); dena aintzat (4); dena aintzat hartu (3); denak aintzat (4); dira aintzat (34); dira aintzat hartu (5); dira aintzat hartzen (4); direla aintzat (23); direla aintzat hartu (3); direla aintzat hartuta (10); direla aintzat hartuz (6); ditu aintzat (53); ditu aintzat hartu (15); ditu aintzat hartzen (12); dituela aintzat (12); dituela aintzat hartu (5); dituela aintzat hartuta (3); dituela aintzat hartzen (3); ditugu aintzat (9); ditut aintzat (3); dituzte aintzat (24); dituzte aintzat hartu (5); dituzte aintzat hartzen (8); dituztela aintzat (4); du aintzat (52); du aintzat hartu (22); du aintzat hartzen (16); du kasik aintzat (3); duela aintzat (28); duela aintzat hartu (5); duela aintzat hartuta (12); duela aintzat hartuz (3); duela aintzat hartzen (5); duelako aintzat (4); duelako aintzat hartzen (3); duen garrantzia aintzat (3); duen maila aintzat (3); dugu aintzat (10); dugu aintzat hartzen (3); dugula aintzat (3); dut aintzat (3); dute aintzat (20); dute aintzat hartu (5); dute aintzat hartzen (4); dutela aintzat (17); dutela aintzat hartu (5); dutela aintzat hartzen (3); dutelako aintzat (4); egindako eskaera aintzat (3); egindako lana aintzat (3); egoera aintzat (23); egoera aintzat hartu (3); egoera aintzat hartuta (14); egoera aintzat hartzeko (3); ekarpena aintzat (3); ekarpenak aintzat (4); ekonomikoa aintzat (4); ekonomikoa aintzat hartuta (3); emaitza horiek aintzat (3); emaitzak aintzat (11); emaitzak aintzat hartuta (6); emakumeak aintzat (4); emakumeak aintzat hartzeko (3); epaileak aintzat (3); eragina aintzat (3); ere aintzat (91); ere aintzat hartu (42); ere aintzat hartuko (5); ere aintzat hartzeko (7); ere aintzat hartzekoa (3); ere aintzat hartzen (22); eredua aintzat (3); errealitatea aintzat (5); erreferenduma aintzat (3); erreferenduma aintzat hartuko (3); esanak aintzat (3); esandakoa aintzat (7); eskaera aintzat (38); eskaera aintzat hartu (22); eskaera aintzat hartuz (5); eskaera aintzat hartzen (4); eskaerak aintzat (10); eskaerak aintzat hartu (4); eskaintza aintzat (5); eskaintza aintzat hartu (4); eskakizunak aintzat (6); eskakizunak aintzat ez (3); eskariak aintzat (3); eskubidea aintzat (9); eskubidea aintzat hartzen (4); eskubideak aintzat (19); eskubideak aintzat hartu (5); eskubideak aintzat hartzeko (4); eskubideak aintzat hartzen (6); eta aintzat (44); eta aintzat hartu (18); eta aintzat hartuko (3); eta aintzat hartzen (10); eta hori aintzat (10); etxebizitza sailak aintzat (3); euren iritzia aintzat (3); euren irizpideak aintzat (4); euskal herria aintzat (19); euskara aintzat (7); euskara aintzat hartzen (4)

ez aintzat (8); ez aintzat hartu (3); ez da aintzat (17); ez dela aintzat (6); ez dira aintzat (13); ez direla aintzat (5); ez ditu aintzat (30); ez dituela aintzat (10); ez ditugu aintzat (3); ez dituzte aintzat (14); ez dituztela aintzat (4); ez du aintzat (35); ez duela aintzat (9); ez duelako aintzat (3); ez dugu aintzat (6); ez dute aintzat (11); ez dutela aintzat (8); ez dutelako aintzat (4); ez nuen aintzat (3); ez zen aintzat (5); ez zituen aintzat (13); ez zituzten aintzat (5); ez zuela aintzat (3); ez zuen aintzat (15); ez zuten aintzat (8); ezaugarriak aintzat (7); ezaugarriak aintzat hartuta (4); ezberdintasuna aintzat (3); ezberdintasuna aintzat hartu (3); gabe aintzat (5); gabe aintzat hartu (3); gabeziak aintzat (3); gaituzte aintzat (3); garela aintzat (3); garrantzia aintzat (8); garrantzia aintzat hartuta (4); gaueko markak aintzat (3); gehiago aintzat (3); geratzen direla aintzat (3); gertatutakoa aintzat (3); gisa aintzat (7); gizarteak aintzat (3); gomendioak aintzat (3); guztia aintzat (5); guztiak aintzat (33); guztiak aintzat hartu (9); guztiak aintzat hartuko (5); guztiak aintzat hartuta (4); guztiak aintzat hartuz (4); guztiak aintzat hartzea (4); guztiak aintzat hartzen (5); hartu dituzte aintzat (5); hartu du aintzat (6); hartu dute aintzat (5); hartu zituen aintzat (3); hartu zuen aintzat (3); hartu zuten aintzat (4); hartuko dira aintzat (4); hartuko dute aintzat (3); hartzen aintzat (3); hartzen da aintzat (4); hartzen dira aintzat (3); hartzen ditu aintzat (13); hartzen dituzte aintzat (3); hartzen du aintzat (6); hartzen zituen aintzat (3); hau aintzat (9); hau aintzat hartu (4); hauek aintzat (5); helegite aintzat (3); helegite aintzat hartu (3); helegitea aintzat (16); helegitea aintzat hartu (10); helegitea aintzat hartuz (3); herria aintzat (20); herria aintzat hartu (3); herria aintzat hartzea (4); herria aintzat hartzen (12); herritar guztiak aintzat (4); historikoak aintzat (3); hitza aintzat (4); hitza aintzat hartuko (3); hitzak aintzat (6); honek aintzat (3); honek aintzat hartu (3); hori aintzat (57); hori aintzat ez (3); hori aintzat hartu (18); hori aintzat hartuta (18); hori aintzat hartzeko (4); hori aintzat hartzen (6); hori ere aintzat (6); hori guztia aintzat (4); horiek aintzat (30); horiek aintzat hartu (9); horiek aintzat hartuta (10); horiek aintzat hartuz (3); horiek aintzat hartzeko (3); hura aintzat (7); hura aintzat ez (3); ikusitakoa aintzat (3); ikuspegia aintzat (4); indarra aintzat (4); inoiz aintzat (4); inoiz aintzat hartu (3); inork aintzat (8); inork aintzat hartzen (5); interesak aintzat (3); iritzia aintzat (18); iritzia aintzat hartu (8); iritzia aintzat hartzen (6); iritziak aintzat (5); iritziak aintzat hartu (3); irizpideak aintzat (8); irizpideak aintzat hartuz (4); izaera aintzat (3); izan dela aintzat (4); izango dela aintzat (3); jainkoa aintzat (3); jokatuko dela aintzat (3); jokoa aintzat (4); kasik aintzat (3); kontu horiek aintzat (3); kopurua aintzat (8); kopurua aintzat hartuta (5); lana aintzat (12); lana aintzat hartu (3); lana aintzat hartzeko (3); legea aintzat (5); legeak aintzat (7); legebiltzarrak aintzat (4); legebiltzarrak aintzat hartu (3); legedia aintzat (3); legez aintzat (3); maila aintzat (6); maila aintzat hartuta (5); markak aintzat (3); markak aintzat hartu (3); mugak aintzat (4); nagusiak aintzat (8); nagusiak aintzat hartu (6); nahia aintzat (3); nortasuna aintzat (3); nuen aintzat (6); oinarriak aintzat (5); oinarriak aintzat hartuta (3); oinarrizko eskubideak aintzat (3); ondorioak aintzat (4); orain aintzat (3); orduan aintzat (3); orduan aintzat hartu (3); oso aintzat (14); oso aintzat hartu (3); oso aintzat hartzen (4); osoa aintzat (5); osoa aintzat hartzen (3); osoko datuak aintzat (3); partida aintzat (3); partidak aintzat (3); pisua aintzat (3); politikoa aintzat (4); politikoa aintzat hartuta (3); politikoak aintzat (7); probak aintzat (3); probak aintzat hartuta (3); proposamena aintzat (16); proposamena aintzat hartu (7); proposamenak aintzat (7); proposamenak aintzat hartu (3); puntuak aintzat (3); puntuak aintzat hartuta (3); sailak aintzat (5); sailak aintzat hartu (5); sailkapena aintzat (3); sailkapena aintzat hartuta (3); salaketa aintzat (4); salaketak aintzat (5); salaketak aintzat hartu (4); soilik aintzat (5); sufrimendua aintzat (4); txostena aintzat (4); zalaparta aintzat (3); zein den aintzat (5); zela aintzat (5); zen aintzat (8); zen aintzat hartu (3); zirela aintzat (3); zituela aintzat (4); zituen aintzat (19); zituen aintzat hartu (9); zituen aintzat hartzen (4); zituzten aintzat (8); zituzten aintzat hartu (5); zuela aintzat (5); zuen aintzat (22); zuen aintzat hartu (12); zuen aintzat hartzen (3); zutela aintzat (4); zutela aintzat hartuta (3); zuten aintzat (13); zuten aintzat hartu (5); zuten aintzat hartzen (3); zuzenketa aintzat (4); zuzenketak aintzat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus