Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ainguratu, aingura(tu), ainguratzen 1 du ad aingura bidez finkatu.

Ontziak ibaian ainguratu, han itxaroteko agindu, eta zelatariak bidali nitian, ingurua aztertzera.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 103. orr.

Aturriko bokalean ainguratua zegoen lineako ontzi bat ikustera joan ginen behin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 48. orr.

1921eko urriaren 4an, Patnak, Bombay-ra ninderaman ontziak, Eritreako itsasaldeko portu batean ainguratu behar izan zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 129. orr.

Ibaiaren erdian, berriz, uharte oihantsua sortzen zen, eta haren kostaldean ontzi ugari zeuden ainguraturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 286. orr.

Portuan ainguratuta baleude bezala aditzen ziren olatuak txaluparen saihetsa jo eta astintzen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 180. orr.

Portuan ere ikusia nuen ainguraturiko ontzi guztiak azpia jana zutela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 129. orr.

Azkenik batelak mugitzen hasten dira estuarioaren sarreran ainguratuta dauden hiru itsasontzi nagusien artean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 183. orr.

O´Keefe sarjentu nagusia eta Dutch Robertson lehen mailako soldadua berrogeialdian ainguratutako ontziei eta ontziralekuz jositako itsasbazterrei begira zeuden.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 383. orr.

2 irud/hed

Haserrerik gabe begiratu zidan, tristuraz besterik ez, eta bere izebaren eta bere aitonaren aurretik pasaz, bai baitzirudien aitona atarian ainguratua bizi zela, nigana etorri zen, artean geldi-geldirik nintzela espaloian.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 202. orr.

Izar beltz finko bat balitz bezala, ortzian ainguratua.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 96. orr.

Inguruko ehunen dentsitate bertsua du bihotz naturalak, eta ondo sostengaturik dago, sendo eusten baitiote odol-hodi handiek eta perikardioak (bihotza biltzen duen zaku sendoa, diafragmari eta hestegorriari ainguratua).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 245. orr.

Batzuetan benetako etxaldea zirudien, bizitza han ainguratuz gero inongo kezkarik gabe bizitzeko moduko etxalde bat.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 44. orr.

Ez dago arrazoirik Frantzia beti bere beldurretan ainguratua egongo dela pentsatzeko.  Berria - Mundua   2004-04-13

Rodolfo iraganean ainguraturiko borrero krudel bat baino ez zen izan handik aurrera gau osoan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 96. orr.

Mendebaldeko ekonomia oroirenslearen ikuspuntutik, iraganean ainguraturik dago Dedal hau.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 145. orr.

Dagoeneko begien bistan zeukan kanpoko atea ahaztuta, supituki bere pausoa ainguratu eta komuneko atearen parean geratu zen, elkarrizketaren aiduru.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 150. orr.

Iraganaren zamaz ainguratuta zailtasunak dituzte berrikuntzak asmatzerakoan, aurrera egiteko egokitze prozesuan.  Berria - Kirola   2004-03-04

Hain zuzen, bazegoen nigan alde bat, errai-erraietan ainguratuta, Idoiak ezagutu gabea, ezkutatua nion gauza bakarra: Urte askotako itsas labarra dago bion artean, egun astunak, ainguraturik dauden irribarre haiek auzoko bolera zaharreko traste higatuetan usteldu dira.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 206. orr.

Udazkenak ainguratu egiten ditu bihotzak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 42. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Leihotik Hudson ibai arbel-kolorekoari begira zeuden, baita gerraontzi ainguratu batzuei eta ibaian gora bira egiten ari zen goleta bati ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 69. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

portuan ainguraturik (3); portuan ainguratuta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus