Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aingura 1 iz burdinazko atala, bi besoz hornitua, kate batetik zintzilik uraren hondora egozten dena, han finkaturik ontzia higitzea eragotz dezan.

Aingura hartu eta ibaira bota nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 93. orr.

Gizonezkoek lanean erabiltzen zituzten kanta haietako bat dela; taldekoa alegia, meatzariek harria pikatzerakoan, edo basamutilek enbor bat zerratzean, edo marinelek aingura altxatzerakoan, oihu batean kantatzen zutena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 118. orr.

Aingura bota, eta itsasertzean onik lurreratu ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 112. orr.

Ekaitza izugarri indartsu jotzen ari zen, eta bizitza salbatzeko ere zalantzaz, aingurak bota zituzten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 854. orr.

Magala egiten zitzaien belei haizearen eraginez, baina guztiz geldirik zegoen, aingura botata baino lotuago.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 198. orr.

-Behera zapiak, prest aingurak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 47. orr.

-Gora aingura! -aldarri egin zuen ahots eztizkoaren albokoak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 32. orr.

Belak zabaldu, gora aingura, / gu gara piratak, hara!  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 82. orr.

Aingura igo, haizeari zapi bat eman, eta hantxe abiatu ginen, astiro, airos eta uraren gainean harro.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 33. orr.

Hantxe geratzen ginen, harik eta ia itsasaldi bitartea ailegatzen zen arte, eta orduan aingura jaso eta etxera abiatzen ginen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 65. orr.

Gero karelean ikusi dut, aingura hori jasotzeko ahaleginetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 232. orr.

Gero, zarata isil bat, ainguraren kateen karranka eta, pixkanaka-pixkanaka isiltasuna.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 104. orr.

Labana hortzetan hartuta igo nintzen kubertara ainguraren katean goiti, estiborreko amuratik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 11. orr.

Burdinsareak, burdinesiak eta ateak egiteari utzi, eta segak, igitaiak, aizkorak eta aingurak egiten hasi zen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 45. orr.

Sirteko hondar-metaren batean hondoa jotzeko beldurrez, aingura flotagarria bota eta noragabe jarraitu zuten. Ordezko aingura batekin zeozer egiten ari zela ikusi dut baina ez diot garrantzirik eman, ez naiz konturatu katea ebakitzen ari zela.  Elizen arteko biblia   Eg 27,17

Izotz aingurak botako dituzue, bi istriborrean, bat popan, eta bana ababorrean eta brankan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 259. orr.

2 irud/hed

Ez zuten autismotik atera, baina aingura eman zioten hizkuntzarako eta komunikazioarako ahalmen eskuratu berriek, lehenago kaos erabatekoa izandakoa menderatzeko trebetasuna, hein batean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 263. orr.

Han zeuden dirua eta Kurten helbidea: pasaporte eta permeso di soggiorno faltsuekin batera, mundura lotzen ninduten aingura bakarrak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 179. orr.

Itxaropen hau geure bizitzaren aingura tinko eta segurua dugu, zeruko santutegi barruraino sartzen dena.  Elizen arteko biblia   Heb 6,19

Nahi ukan zituen oroitzapenak ahantzi, baina bere oroimenari ainguraz loturik bezala zeuzkan, eta gaztearen presentziak kolera areagotu zion... bai eta damuak ere.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 47. orr.

Haien fedearen sendotasuna eta itxaropenaren aingura irmoki Kristogan finkatua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 520. orr.

Emakumea bizitzarekin lotzen duten aingura dira seme-alabak.  Berria - Gaiak   2004-04-28

3 aingura altxatu

Eta Deskribatzen hasita -D-raino iritsiak baikara dagoeneko- zera aipatu behar lehenik, XIX. mendean aurrera -makinak iritsi arte- gizonezkoek lanean erabiltzen zituzten kanta haietako bat dela; taldekoa alegia, meatzariek harria pikatzerakoan, edo basamutilek enbor bat zerratzean, edo marinelek aingura altxatzerakoan, oihu batean kantatzen zutena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 118. orr.

Beste enbarkazio batean aingura altxatzen ari ziren, itsas belarrak eta lapak nabaritzen ziren kate handian itsatsirik, eta urpeko beste animalia txiki batzuk beren burua airean sentitzean jauzten ziren uretara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 405. orr.

4 aingura bota

-Arraioa! -erantzun zuen ahotsak-, esan hori berriro, eta aingura botako dizut gainera.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 125. orr.

Bada, aterkiak zekartzan ontziak badian aingura botatzea egin zuen, eta bazkalondo hartan bertan euri mehe bat hasi zuen; gozo-gozo segitu zuen... aterki guztiak saldu zituen arte.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 204. orr.

Zaindariak lehenago diru putzuz koipeztuak izanagatik, aise lortu zuen hiritik atera eta hondartzara joatea, han zain baitzeuzkan lagunak, txalupa batez itsasoan aingura botata zegoen Ainhoa izeneko itsasontziraino eraman zutenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 111. orr.

Magala egiten zitzaien belei haizearen eraginez, baina guztiz geldirik zegoen, aingura botata baino lotuago.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 198. orr.

Itsasontziko kapitain ingeles bati Eringo erbesteratua irakurria zuen galdetu ziotenean, honela erantzun zuen: "Ez, jauna, baina gustatuko litzaidake hantxe aingura botatzea".  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 92. orr.

Orduan, harkaitzen batean jotzeko beldurrez, lau aingura bota zituzten txopatik, eta eguna argitzeko irrikatzen zeuden.  Elizen arteko biblia   Eg 27,29

Aingura bota, eta itsasertzean onik lurreratu ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 112. orr.

Soka bat gerrira lotuta zuela konturatu naizenean arineketan heldu naiz, baina aingura botatzea lortu du eta orduan ainguraren indarrarekin jauzi da.'.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 232. orr.

5 aingura jaso

Hantxe geratzen ginen, harik eta ia itsasaldi bitartea ailegatzen zen arte, eta orduan aingura jaso eta etxera abiatzen ginen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 65. orr.

Strömgo parterik txarrena itsasaldien artean egiteko asmoa hartuta, zazpiak-edo izango ziren -nire erlojuan-, aingura jaso eta etxerako bidea hartu genuenean, bai baikenekien zortzietan izango zela itsasaldi bitartea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 67. orr.

Arean Tajo ibaian aingura jaso eta zapiak puztu zirenez geroztik beste bat zelako gure karraka, esan nahi baita, karelen artean dena zela anabasa, dena birao eta agindu.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 153. orr.

Patriziok hamabi orduz itxaron zion kaian, aingura jasota, partitzeko prest, baina Gustavo agertu ez, eta, haizea galdu beldurrez, abian jarri ziren.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 58. orr.

6 aingurak altxatu (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Aita itsas arkitektoa zen, eta, ni jaio berritan, aingurak altxatu eta munduari bira emateari ekin genion 15 urtez. ETC-prentsa   Berria, 2011-04-05

Biharamunean aingurak altxatu eta borrokarako formazioan jarri ziren etsaiek euren kontra itsaso zabalera irten nahi bazuten ere, eta, hori gertatu ezean, eurek haiei barruan erasotzeko asmoz. ETC-literatura, saiakera   Peloponesoko gerraren historia I, Tuzidides (Josu Naberan), Pentsamenduaren Klasikoak, 2005

7 aingurak bota

Izotz aingurak botako dituzue, bi istriborrean, bat popan, eta bana ababorrean eta brankan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 259. orr.

1. Marinel batzuk hondora joateko arrisku larrian aurkitzen ziren, Barlettako portutik hamar miliatara; ekaitza izugarri indartsu jotzen ari zen, eta bizitza salbatzeko ere zalantzaz, aingurak bota zituzten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 854. orr.

8 aingurak egotzi (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

1799. urtean, Amasa Delano kapitaina, Duxburykoa (Massachussetts), itsas txakurren ehizan eta orotariko merkataritzan ziharduen ontzi handi bateko burua, aingurak egotzita zegoen, zama baliotsu batekin, Txileko itsasbazter luzearen hegoaldeko mutur aldean, Santa Maria uharte huts, txiki, mortuko portuan. ETC-literatura, saiakera   Benito Cereno / Billy Budd, marinela, Herman Melville (Jose Ramon Vazquez), Alberdania-Erein-Igela, 2012

9 aingurak jaso

Bertan gelditzeko maniobra egiten ari ote diren, edo, aitzitik, aingurak jasotzen ote dituzten, antsietatearengatik jaiotako uste funtsgabeak dira, erregeari erantzuna ematera haraino joan baino lehen itsasontziak ez baitira higituko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 183. orr.

Baina azkenean, maiatza hurbiltzen ari zenean, Mendebaldeko Kapitainek bideari ekin zioten berriro: aingurak jaso zituzten Cair Androsen, Anduinen uretan behera abiatu eta Osgiliathera jaisteko: bertan egun bat egin zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 291. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aingura bat (4); aingura bota (3); aingura botata (4); aingura botatzea (3); aingura jaso (3); aingura jaso eta (3); baina aingura (3); eta aingura (3); eta aingurak (3); lurreko aingura (3); zuen aingura (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus