Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aingira, ukitzen zutela sentitu bezain laster, kiribildu egiten zen bere baitan, korapilo arinetan, aska mehar hura bere espiralen kolore berde distiratsuez betetzen zuela. Louiseren amak oraindik kontatzen zuen nola iritsi zen Parisa, saski bat aingira besapean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 176. orr.
Arrain saltzaileak ziren; zaharrena liluragarria zen; gazteak ur gezatako arraina saltzen zuen eta Murilloren ama birjina baten antza zuen, horail-horaila, bere zamo eta aingiren artean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.
Deitu egin zion, enkantean guztien harridura piztu zuen aingira handi bat erakusteko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 175. orr.
Aingira txikiak denak batera erortzen ziren saskietatik konpartimentuen hondora, suge korapilo moduko hura desegin gabe; aingira handiak, aldiz, ume baten besoa bezain lodi, burua jaso eta bakarrik lerratzen ziren ur azpira, sasi artean gordetzen diren sugeen abiada zaluan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.
20 etan angira jatea Bidart trinketean. Herria 2002-08-08
19.30 etan aperitifa eta angira jatea. Herria 2003-06-26
Igandean Trinitateko Meza 9 orenetan, Birla zoingehiagoka 10,30etan eta eguerditan Angira janaldia telazko aterbe azpian. Herria 2003-05-22
Apirilaren 24 an, aratseko 8 etan angira afaria Paota ostatuan. Herria 2004-04-08
6ak eta erdietan Kantaldia, Magali Zubiaga-rekin eta aratsean Angira afaria. Herria 2005-06-16
Gozoenak ez dakit, baina zinez gustagarriak ziren patatak, itsasoko aingira belarretan egosiarekin eta bertako ardo lodiz ondo lagundurik ekarri zizkigutenak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 324. orr.
Beherago urmael bat zegoen, aingira-belarrez estalia, zeren hori, bestetik, ez da batere bitxia Errusiako lurjabeen lorategi ingelesetan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.
Aingira elektrikoak bere tximista zirriaz huasai palmondoa, Euterpe oleracea, zirikatu eta dardarizoaz fruta botarazten dio. ETC-prentsa Argia, 2009-10-04
Zer dela eta iruditu behar zaizkigu bitxiagoak gizaki hiztunak, elefanteak, pinguinoak, kastorrak, gameluak, kriskitin-sugeak, kolibriak, aingira elektrikoak, intsektu hosto-imitatzaileak, sekuoia erraldoiak, edo buruan lanterna itsatsirik daramaten arrain abisalak baino? ETC-zientzia, zuzenbidea Hizkuntza-sena, Steven Pinker (Garikoitz Knörr), EHU, 2010
Aingira elektrikoetan (Electrophorus electricus), adibidez, aho-barrunbea da airean arnasteko organoa, eta beste zenbait espezietan operkulu-barrunbea. ETC-zientzia, zuzenbidea Animalien aferak, J.I. Pérez Iglesias / M.B. Urrutia, EHU, 2011
Nire baitan, hala ere, aingira elektriko bat bihurka zebilen: errua? ETC-literatura, saiakera Paradisua, Arrate Egaña Elkar, 2012
Galvani-ren esanak baliogabetzeko bere ahalegin zabalean, Volta-k aztergai hartu zuen aingira elektrikoa, zeinak, froga daitekeenez, zinez sortzen baitu elektrizitatea. ETC-zientzia, zuzenbidea Zientziaren historia txiki bat, William F. Bynum (Juan Garzia Garmendia), EHU/UPV, 2018
Aingira elektrikoaren aho-barrunbean gas-trukea gerta daiteke, eta baita Loricariidae, Callichthyidae eta Scoloplax Scoloplacidaeen digestio-hodian ere. ETC-entziklopedia Arrain, Wikipedia
Uretako otsoak gorputza zilindro baten eitekoa du gorputzaren lehen zatian, aingirak, itsas aingirak edo aingira moreak duen gisan, eta txapalagoa bigarren zatian. ETC-literatura, saiakera Piztiarioak, J.M. Olaizola 'Txiliku', Elkar, 2012
Aurreko kristal lausotik krustazeo lotsati bat ikusi du hondarrean erdi gordea eta, gero, aingira more baten buru beldurgarria haitzarte batetik zelatan. ETC-literatura, saiakera Ur biren artean, Patxi Iturregi, Elkar, 2019
Itsas aingira, kolore urdin lokaztuko suge lodi hori, begi txiki beltzak buruaren alde banatan, hain likatsua, ezen bizirik dagoela eta narrasean dabilela pentsarazten baitio ikusleari. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.
Itsas aingirak, xerrak markatzeko balio duen orratz beltzarekin ziztatuak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.
Harik eta itsas aingirak ate aurrean lehortzen zeuzkan etxe txiro batera iritsi ginen arte. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 313. orr.
Gizon batek arkaitz zilo batetarik atera du, oren erdi bat segurik borrokatu ondoan, alimaleko itsas-aingira, mota hortako arrain guti ikusten baita hein hortakoa denik! pentsa, 38 kilo pisu, ez baita harritzeko holako arraina ezin menperatuz azkarki penatu behar izan bada ere gure gizona...! Herria 2004-04-22
aingira afaria (3); aingira bat (4); aingira eta (3); aingira jatea (13); aingira jatea ostatuetan (5); aratsean aingira (3); eta aingira (3); itsas aingira (3); itsas aingirak (3)