Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aingerutxo 1 iz adkor/irud pertsona ona -eskuarki ironikoki erabilia-.

Orain 29 urte ditu eta aingerutxo bat da.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 68. orr.

Portuko nagusia haizen aingerutxo hori, azal hadi zazpigarrenaren moilara bortz eta erdietako tutuak jo baino lehen eta sosegatuko haugu.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 184. orr.

Aingerutxo bat Robespierre, zuen ondoan!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 52. orr.

Zerbait egindakoa izango zela Hans famatu hura eta ez zela aingerutxo soil bat izango, alegia.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 55. orr.

Zerbait egindakoa izango zela Hans famatu hura eta ez zela aingerutxo soil bat izango, alegia.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 55. orr.

Sendagileak eta haurtzainak xoraturik zeuden haurrarekin eta aho batez esan zuten lehenago bakan ikusi zutela horrelako aingerutxo ederrik.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 89. orr.

Ene aingerutxo gaixoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 202. orr.

Horiek entzunda pentsatu beharko genuke mutil guztiak zikin huts nekaezinak direla, eta neskak, berriz, aingerutxo garbiak, printze urdinaren zain.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 26. orr.

Zazpi emakume haiek ez ziren haragizkoak, Parnasoko zazpi musak baizik, idazleon aingerutxo salbagarriak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 199. orr.

Eutsi, ene aingerutxoa, eutsi; gogoratu oinazeen bidez heltzen dela atseginetara beti.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 190. orr.

Ea bada, gure aingerutxoa, konbentzitu al zaitugu? Utzi al diozu sodomia krimena dela pentsatzeari?.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 192. orr.

Eugeni, korritu, ene aingerutxoa, korritu zaitez... bai, isurtzen ari da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 201. orr.

Aingerutxook noski, badakit gehienak, Erdi Aroko erromes giroaz geroztik bertakotu diren orotariko jitoeria alfer, pestazale, negarti, teatrero, eskazale haien ondorekoen ondorekoak ditugula.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 83. orr.

Baina gaur egungo Prokustoen aldean, Grezia zaharreko Prokusto hura aingerutxo bat zela begitantzen zait niri.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 117. orr.

Ez, noski, zure moduko aingerutxoei sekula ez zaie ezer txarrik sartzen buruan!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 214. orr.

Hiru aingerutxoak lotan ohean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 63. orr.

Eta bera nire ondoan, aingerutxo bat bailitzan, lo seko.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 29. orr.

Zazpi urte baino ez zituen, aingerutxo bat bezala hil da.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 33. orr.

Ozta-ozta bi urteko haurtxoa izan arren, aho txiki gorrikoa, begi handi eta bekain luzekoa eta, aingerutxo baten antzeko ile-kizkurra.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 24. orr.

Osasun, bizi luze, aingerutxoeri, zorionak eta ohore buraso balioseri.  Herria   2003-03-13

Irtenbide onena, hala ere, sendagile "klandestino" bat edo "aingerutxo-sortzaile" izen ederreko emakume bat aurkitzea zen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 23. orr.

2 aingeru txikia.

Harrizko aingerutxo potolo batzuek eusten zieten balkoietako barandei.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 11. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

ene aingerutxoa (3); {3 aingerutxo bat (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus