Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aingerutu, aingeru(tu), aingerutzen da ad aingeru bihurtu.
Herrestaren ustegabeko azalpenak burla-gogoa hazi zion, fedeak tanpez aingerututako Kastelari. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 165. orr.
Aingerututa ibili naiz geroztik, ia lurrik ere ukitu gabe, zorionaren hegadan. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 188. orr.
Natura aingerutu hori natura hila besterik ez daiteke izan; besterik da lurra edo mendia bere on-gaitzekin. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 197. orr.