Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aingerutar (orobat aingerutiar) izond aingeruzkoa.

Sudur-bidean sentitzen den lurrin aingerutiar hegalaria mintzetatik barna biriketaratzea... izadiak dituen plazer maitagarrienetakoak dira apirilaren hauek, zalantzarik gabe.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 157. orr.

Figura aingerutarraren gorputzari zerion lurrina usaindu ahal izan zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 227. orr.

Barrabilak goxo igurtziz, bisaian keinu aingerutar bat irudikatu zitzaion.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 152. orr.

Zeru hain urdinerantz begira gelditu ginen guztiok, espazioan zuloren bat aurkitu nahian bezala, aterpe aingerutiarren bat.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 22. orr.

Menditik jaitsi zen Frantzisko gizon aingerutarra, beregan Gurutziltzatuaren irudia eramanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 824. orr.

Geroago, denbora igaro ahala, gizon aingerutar hau Jainkoaren graziak gero eta aurrerago eraman zuen bertutez bertute, zeruko dohainetan, jainkozko goi-altxatze eta estasi-aldietan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1037. orr.

Baina, zer gaixotasun egon zitekeen emakume ia aingerutar haren psikean?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 171. orr.

Gustatuko zitzaiokeen, erlijiosoa ez izan arren, erromantizismoz, Karitateko lekaimeak aingerutarrak zirela sinestea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 80. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus