Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haatik, aingerukeria eta sadismoa pozik daude indarkeriaren gaiztoaz kalakari, zauria benetan sendatzen ahalegindu barik, alegia, elkarrizketari, negoziazioari eta erreforma politikoei ekin gabe. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 20. orr.
Rousseauk garbi nabaritzen du agintearen bila dabiltzanen bultzatzaile nagusia ez dela "herria zerbitzatzea" edo antzeko aingerukeriaren bat, "manatzeko plazera" baizik. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 114. orr.
Gezurrezko utopia ebanjelikoekin eta aingerukeriekin geure buruak engainatzen ibili gabe. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 115. orr.
Iruditzen zait, demokrazia sakralizatu duen (eta, beraz, jada politika bezala ulertzen ez duen) aingerukeria edo inuxentekeriatik bakarrik uler daitezkeela objekzio horiek. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 95. orr.