Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aimara (orobat aimaratar) 1 iz Titicaca aintziraren inguruko lurraldeetan bizi den herri amerindio bateko kidea.

Herrialde osoko milaka aimara eta kitxua bildu ziren hiriburuan.  Berria - Mundua   2006-01-24

Ustelkeria eta nepotismoa leporatzen zieten aimara indiarrek.  Berria - Mundua   2004-04-29

Gainera, beti egoten dira mintegi eta mahai-inguruak aimaratarren edo ez dakit nongo beste herri txikietako hizkuntza eta kulturak aztertu eta defendatzeko.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 23. orr.

2 (izenondo gisa)

Morales aimara da, Tihuanaco zibilizazioaren ondorengoen etniakoa. Jendetza handiaren aurrean Tiahuanaco zibilizazioaren energia hartzeko erritualarekin, izen bereko gurlekuan, bost amauta buruzagi erlijioso aimarak bedeinkatu eta "indiarren buruzagi nagusi" izendatu zuten.  Berria - Mundua   2006-01-22

3 iz aimara herriaren hizkuntza.

David Choquehuancak Atzerri ministro kargua hartzean aimaraz mintzatu zen.  Berria - Mundua   2006-01-24

Zazpi anai-arreben artean bigarrena da Ollanta izen horrek "guztia ikusten duen gudaria" esan nahi du aimaraz.  Berria - Mundua   2006-01-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus