Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ailorbe iz belar landarea, orri hiletsu eta hirunaka bilduak, lore zuriak eta leka hazi-horiak dituena, ganadu janaritzat erabiltzen dena, eta bera jaten duten abereen esneari ahogozo berezi bat ematen diona (Trigonella foenum-graecum).
Baina nire abokatuak latinez ez baleki ere, ailorbe-gustua al zuen amaren bularretik edoski zuen euskarak? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 72. orr.