Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
abenturero izond/iz abenturazalea.
Errotik ekintzaile, euskalduna abentureroa da eta etxetik kanpo ibili ohi da, guduan, itsasoan eta nahinon: [...]. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 95. orr.
Matiasek esan zion ez zuela abenturerorik behar, eta beste etxe batzuetan entzundako bizitzak kontatu zizkion; horixe behar zuela, halakoak behar zituela. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 103. orr.
Deitu ziotenetik pentsatu eta pentsatu egon zela esan zion Nemiak, baina ez zitzaiola ezer okurritu, ez zuela berak abenturerorik ezagutzen, Idusen. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 103. orr.
Zalakain abenturero karlistarena. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 242. orr.