Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ailegatu eta berehala itzultzen zen Bilborantz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 41. orr.
Berdin da, bihar goizean ahaztuko zaitut, eta trago luze bat edango dut, zu ailegatu arteko esperoa bezain luzea. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 188. orr.
Etxera ailegatzean, ama negarrez topatzen nuen batzuetan, eta neure alboan lo egitera etortzen zen gauerdian, eta galdu behar banindu bezala besarkatzen ninduen lo egiteko, eskuaz tapatzen zuela aurpegia. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 128. orr.
Ailegatzean neuk amarratuko nuen txikota aihenean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 193. orr.
Errekara ailegatu eta, mozkor mozkor eginda denak, berehala biluztuko zarete. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 117. orr.
Ailegatuko da gailurrera. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 125. orr.
Korridorera ailegatu orduko desagertua zen emakumea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.
18 zenbakiraino ailegatu eta txirrina jo zuen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 212. orr.
Hizketan ari ziren bi gizonezkoen parera ailegatu nintzen Castiglione karrikan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 139. orr.
Ailegatu berria ematen du. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 119. orr.
Horixe espero du Eta gehiago ere bai: sekula ikusi behar ez izatea Maddi burdinsare baten gibelean, ama edo aita akituek, Baionatik ailegaturik hamabortzean behin, bera ikusi ohi duten gisan. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 94. orr.
Dendatik ailegatu berria behar zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 51. orr.
Ailegatu eta, konpasari begira geratuko zarete, Udako Hiriaren arrastorik ikusiko ez delako, dena elurpean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 327. orr.
Ailegatu berritan, hizkuntza arrotz bat, hitz ostrogodoak, zer arraio nahi zuen nigandik? Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 12. orr.
Ekialdeko sultana ailegatua zela ematen zuen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 62. orr.
Gutxik uste zuten egun hori, euren etxeak harri pila bilakatuta ikusiko zituzten eguna, ailegatuko zenik. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 11. orr.
Aditzen du ailegatzen ari den treneko makina noiz sartzen ari den trenbide bakartuan. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 48. orr.
Ailegatzen ez ginela-eta, oso kezkatuta zegoen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 246. orr.
Geroago postal bat ailegatu zen Korsikatik, Paolo Ferrariren goraintziekin. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 105. orr.
Esan nien ez nuela hogeita hamar marko, baina ailegatzeko zegoela anaiak bidali behar zidan dirua. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 65. orr.
Errepide nagusi aldera jo genuen, bostehun metro inguru falta zitzaizkigun ailegatzeko, eta Guardia Zibilaren postutik hurbil pasatu behar genuen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 197. orr.
Mapa ikasi behar izan nuen toki hartara ailegatzeko. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 108. orr.
-Kristina ailegatzekoa da? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 162. orr.
Biharamunean atera behar nuela bere etxetik, pertsona inportanteak zirela ailegatzekoak bidaztien alderdi hura sortzeko. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 145. orr.
Ailegatu zen trena. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 203. orr.
Ez zara inoiz inora ailegatuko. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 124. orr.
Denbora pasatu eta gaua ailegatu zen bere itzalekin batera. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 90. orr.
Negua hasita zegoen eta gabonak ailegatu ziren berehala. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 255. orr.
Ailegatu zen negu gorria. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 28. orr.
Gertaeren katea errepasatu eta 1975 urtera ailegatu naiz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 420. orr.
Opor garaia ailegatzen zenean, gure aitak etxe bat alokatzen zuen, etxe bera beti. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 157. orr.
Alaitasunez idazten nituen, baita idazten nuena Italo Calvino nire adiskideari gustatzen zitzaiolako ere; hortaz, Italori bidaltzen nizkion, Italok bere argitaletxera bidaltzen zituen, eta gero diru pixka bat ailegatzen zitzaidan, gaur eguneko euroetan ziento bakar batzuk izanen zirenak. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 5. orr.
Beraz orduantxe ailegatzen ari zen bake unibertsalaren eta sozialismoaren aroa. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 120. orr.
Hogei urteko atzerapenaz nire txanda ailegatua ote zen, galdera horrexek erasan zidan, behin eta berriz, abuztuko asteazken horretako goiz amaigabean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 273. orr.
Egunero ailegatzen omen zen berriren bat. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 35. orr.
Berehala ailegatu zen nire txanda. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 55. orr.
Zalaparta polita atera duk, bart ailegatzean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 294. orr.
Goiz ailegatu nintzen arkupeetara, hogei gutxiagotan, eta bertan itxaron nuen, mamuen azpian. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 188. orr.
-Garaiz ailegatuko zaiguk behar den guztia. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 64. orr.
Berandu ailegatu nintzen hitzordura. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 198. orr.
Lagunen elkarrizketak gardenki ailegatzen zitzaizkion adimenera. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 27. orr.
Smithers andrea handik ordubetera ailegatu zen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 205. orr.
-Ez larritu, ia ailegatu gara eta -Antton eta Maddalen txandaka saiatzen ziren bera lasaiarazten-. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 255. orr.
Nekatuta eta estropezuka ailegatu nintzen Ikastetxera. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 349. orr.
Etengabean aldatzen da dena, lehenago ere esan dut, eta buruz lausotua baldin bazaude, orduan ez zara ohartzen noiz ailegatzen diren ilargi beteak. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 177. orr.
Horrexegatik gelditu nintzen iluntasuna noiz ailegatuko, noiz gautuko. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 10. orr.
Nabarmenegia duk inorat onik ailegatzeko, guztien begiak erakartzen baititu. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 140. orr.
Etxauzen gutuna unerik aproposenean ailegatu zen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 21. orr.
Aitatxi kasik odolik gabe ailegatu zen otoitz-leku hartan apailatu ospitalera. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 49. orr.
ailegatu ahal (4); ailegatu ahal izateko (4); ailegatu arte (24); ailegatu aurretik (12); ailegatu baino (7); ailegatu behar (10); ailegatu berri (5); ailegatu berria (10); ailegatu berria zen (3); ailegatu berriak (10); ailegatu berritan (4); ailegatu bezain (8); ailegatu bezain laster (5); ailegatu bitartean (3); ailegatu da (46); ailegatu dela (3); ailegatu den (5); ailegatu dira (19); ailegatu diren (4); ailegatu eta (65); ailegatu eta berehala (7); ailegatu ez (7); ailegatu gabe (3); ailegatu gara (13); ailegatu garenean (6); ailegatu ginen (27); ailegatu ginen elkarrekin (3); ailegatu izanen (3); ailegatu izanen zen (3); ailegatu nahi (7); ailegatu naiz (11); ailegatu nintzen (34); ailegatu nintzenean (17); ailegatu nintzenerako (5); ailegatu ohi (4); ailegatu orduko (11); ailegatu zaigu (4); ailegatu zain (4); ailegatu zaio (3); ailegatu zaizu (4); ailegatu zara (3); ailegatu zela (6); ailegatu zen (136); ailegatu zen eta (4); ailegatu zenean (24); ailegatu zenetik (5); ailegatu zirela (3); ailegatu ziren (82); ailegatu ziren arte (6); ailegatu zirenean (6); ailegatu zitzaion (5); akordio batera ailegatu (4); aldera ailegatu (4); amaierara ailegatu (3); arratsaldean ailegatu (3); atzo ailegatu (5); atzo ailegatu zen (3); baina ailegatu (3); baino lehenago ailegatu (5); bat ailegatu (17); bat ailegatu da (4); bat ailegatu zen (8); batean ailegatu (3); batera ailegatu (22); batera ailegatu nintzen (3); batera ailegatu ziren (5); berandu ailegatu (15); berandu ailegatu eta (4); berehala ailegatu (8); berehala ailegatu ginen (3); berehala ailegatu ziren (3); berri ailegatu (3); bertara ailegatu (3); da ailegatu (5); dolarrera ailegatu (5); dolarrera ailegatu da (3); dolarretara ailegatu (3); dolarretara ailegatu zen (3); ere ailegatu (9); ere ailegatu zen (4); eta ailegatu (5); etxera ailegatu (13); etxera ailegatu eta (3); ez da ailegatu (3); gabe ailegatu (6); garaia ailegatu (3); goizean ailegatu (3); gu ailegatu (3); hartara ailegatu (5); helmugara ailegatu (3); herrira ailegatu (6); hona ailegatu (3); honaino ailegatu (4); hotsa ailegatu (3); inoiz ailegatu (3); izatera ailegatu (7); lehenago ailegatu (8); lehenago ailegatu ziren (3); momentua ailegatu (3); mugara ailegatu (3); ni ailegatu (7); nola ailegatu (7); ondora ailegatu (5); ondora ailegatu ginen (3); ondoren ailegatu (3); oraindik ailegatu (5); ordua ailegatu (7); ordua ailegatu da (3); parera ailegatu (7); plazara ailegatu (4); udaberria ailegatu (3); udaberria ailegatu da (3); urte ailegatu (4); zuen ailegatu (5); zuen ailegatu berriak (3); zuhaitzaren ondora ailegatu (3)