Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haize-firfira ari zuen bere ohiko lan etengabean, gizakiek beren buruei ere aitortu nahi ez dizkieten gorabehera, aiko-maiko eta arrangurak zoli eta grinatsu harrotzen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 199. orr.
Kezkati dabil orain fraide gaztea, aiko-maiko, ez baitaki zein apaletan, zein libururen artean kokatu lehentxeago saguzarrari kenduriko liburua. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 131. orr.
Baina Mael, aiko-maiko, hurbildu eta ahopeka esan zion: [...]. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 164. orr.
Estatu Batuak aiko-maiko dabiltza eta Iraken, berriz, beren bat-bateko planen aurkako jarrera gero eta handiagoa da. Berria - Mundua 2004-06-25
-Bai -erantzun zuen neskameak, pixka batean aiko-maiko egon eta gero. ETC-literatura, saiakera Tunela, Ernesto Sabato (Mikel Garmendia), Elkar, 2007
Aiko-maiko nago. ETC-literatura, saiakera Hezurren erretura, Miren Agur Meabe, Susa, 2019
Beraz, karta irekitzen dut eta une batez aiko-maiko egon ondoren oilasko-entsalada aukeratzeko plantak egiten ditut. ETC-literatura, saiakera Gauaren sakonean, Haruki Murakami (Ibon Uribarri), Erein, 2009
Une batez aiko-maiko egon eta gero, lurrean bermatu zuen muturra; orain bai, gauaren bihotzean, barru-barruan, magal berean zegoen. ETC-literatura, saiakera Suite frantsesa, Irene Nemirovski (Mikel Garmendia /Jose Antonio Sarasola), Alberdania, 2011
Astigarragak bederatzi kapitulutan barrena bere ametsa garatzen zuen aiko-maikoetan galdu barik. ETC-literatura, saiakera Klasiko bitxi, arront klasiko, Joxemiel Bidador, Pamiela, 2016
Beste isilaldi deseroso bat izan zen, sir Davidek aiko-maikoetan esan zuen arte. ETC-literatura, saiakera Egunaren hondarrak, Kazuo Ishiguro (Amaia Apalauza / Iñigo Roque), Elkar, 2018
Aiko-maikotan altxatu zen eta katilua eta koilaratxoa apalean ezarri zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 263. orr.