Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez da ez sardea, ez aihotza, ez ebakitzen duen beste ezer ere. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 220. orr.
Sir Thomas Holtek aihotza hartu eta bere sukaldaria burutik behera jotzean, buruaren erdi bat sorbalda baten gainera eta bestea beste sorbaldaren gainera erori ziren. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 248. orr.
Joanesek, aiztoa eta aihotza bertan behera utzita eta beste marinel batzuk hartuta, aitzin mastara egin zuen, trinketa delakora, hango bela jaitsaraztera. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 174. orr.
Han, ganibet mehe batez, txerri baten saiheski multzo batetik hiru bereizi zituen; eta, aihotz bat altxatu eta hiru kolpe zeken jo zituen bere beso sendo biluziarekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 104. orr.
Baziren han poteak, lurrontziak, pertzak, azpilak, latorrizko lanabesak, lapiko sakonak, onil zabalak, ganibet eta aihotzak gakoetatik zintzilik, ziriak eta okela urdaiz betetzeko burruntziak ilaretan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.
Gizon bat atxilotu dute Donostian aihotz batekin etxerik gabeko bati eraso egin ondoren. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 192. orr.
Leihotik zintzilik zegoela, lau hatz moztu zizkioten aihotzaz, erpurua izan ezik beste guztiak, leihoaren kontra. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 59. orr.
Ez zegoen golde kurboaren eroale indartsurik, ez inork sororik burdinaz harrotzen zekien, ez sastrakarik lurperatzen, ez zuhaitz garaien adarrik aihotzez inausten. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 359. orr.
Pikaderan aihotzez jotako kolpeek Marjolin ekarri zioten gogora, han behean, sotoan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 281. orr.
Haiengandik jakin genuen erromazaleen desmasien berri: etxeetan indarrez sartze, ebaste, su emate, ukaldika erabiltze, emakume bortxatze, aihotzez kolpatze. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 125. orr.
Ikaragarria zen eltzeen eta aihotzen zarata, izugarria etxeko bazter guztietara barreiatzen ziren sukaldeko usainen zalaparta. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.
O, zuek, aihotza eskuan duzuenok, emaiozue azken kolpea sineskeriaren zuhaitzari. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 212. orr.
Lorategi zainaren aihotz zorrotzak etengabe ezartzen zituen lerroan adar itxitura haiek. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 130. orr.
Karandasek artean ere bere aihotz-makila zeraman, eta Jehan Petitek zorro bat zeukan bere gakorratzekikoa, gerrikotik zintzilik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 111. orr.
Bat-batean gelditu, eta ebakiak egin zituen espazioan, karratu baten aldeak irudikatzen zituzten lau aihotz-kolpez. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 196. orr.
Ustez emaztea taberna batean aihotz moduko burdina zati batekin mehatxatzeagatik. Berria - Euskal Herria 2004-10-14
aihotz bat (3); eta aihotzak (3)