Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aihertu, aiher(tu), aihertzen 1 da ad makurtu; buru egin.

Ez dudarik izan, bizkonde maitea, ez nire bihotzaz, ez nire jokabideaz: nola aihertu nire Cécileren nahi bati?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 495. orr.

Ez nuen men egiteko ezein asmorik, igerriko zenionez, eta gisa berean aihertu nintzaion ehizaren eta ehiztarien kontrako marmarraldi ttipi bati.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 84. orr.

Ororen ustea ez litzaioke aihertuko, eta uste hori ez zenuke zuk aski zeure jokabidea gidatzeko?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 109. orr.

Zer egin dut, azken finean, ez bada aurtiki ninduten zurrunbiloari ez aihertu?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 168. orr.

Pena pixka bat ere ematen du ikusteak gero eta jende gutxiago ateratzen dela Santa Agedan, Errege bezperan edo Egun Ttun-ttun egunean, karriketan kantatzeko, etxeetan joareak eta zintzarriak jotzeko edo herrietan etxez etxe puskak biltzen ibiltzeko, gure aspaldiko ohiturei aihertuz.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 149. orr.

Nik, aitor dizut, ez dut sekula sinetsi grina arrunt erakargarri eta ezin aihertuzko horietan, iduri baitu onetsiak direla gure makurkeria guztien estakuru gisa.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 337. orr.

Matson andreak, berriz, aurrez aurre aurkezten zizkiotenean baino ez zituen onartzen umeak; aiherturik gaitzetsi ohi zuen haien munduratzeko modu gaiztoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 232. orr.

Badakit ezinezkoa litzaidakeela zure ezein desirari aihertzea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 135. orr.

Orain, baina, aitortu behar dut, eginbide hori beterik, ene gogo-irrikak berriro dira Frantziarantz aihertzen, eta hartakotz berorren baimen eta grazia dut apalki eskatzen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 33. orr.

Orain berean erran dizut ezen Jainkoak ez ninduela bakarrik utzi, eta guztiarekin ere aihertzen naiz erraiterat eta erraiten dizut, berdinzki, ezen gutitan sinetsi izan dudala Jainkoaren Probidentzia nola egun haietan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 511. orr.

Are nabarmenago uzten baititu xehetasunetan ageri diren akatsak, hanbatenaz xehetasunak etengabe aihertzen baitzaizkio ase nahi den desira bakarrari.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 33. orr.

Ihes egin nahi izan zuen hala ere; laster zen ordea nire besoetan; eta, aihertzeko indarra izatetik urrun, doi-doia gelditzen zitzaion zutik egoteko bezainbat indar.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 89. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Botere modernoa barnerrian menekoekin gurutzadan berdin-berdin fanatiko aihertua, nola Botere ertarotarra "fedegabe" musulmanekin atzerrian.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 10. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus